Norentzat

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako irakasleentzat eta 0–3 urteko zikloan lan egiten duten irakasleentzat, ziklo horretarako jardueretan.

Eskaera egiteko epeak.
Eskaerak aurkezteko bi epe irekiko dira. Epe bakoitzean, epe horri dagozkion prestakuntza-jardueretarako soilik aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

a) Lehen eskaera-epea:
– 2022ko uztailean, abuztuan, irailean eta urrian hasten diren jarduerak.
– Eskaera egiteko epea: 2022ko maiatzaren 20tik ekainaren 3ra arte, biak barne.

b) Bigarren eskaera-epea:
– 2022ko azarotik 2023ko ekainera bitartean egiten diren jarduerak.
– Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 16tik urriaren 23ra arte, biak barne.

Eskaerak aurkeztea
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza Saileko aplikaziora jota, Hezigune atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Epe bakoitzaren barruan, nahi adina prestakuntza-jardueratarako eskaera egin daiteke, eta eskaera-orrian haien lehentasun-ordena adieraziko da.

Prestakuntza-jarduerak
2022-2023 ikasturterako prestakuntza-jardueren zerrenda Hezkuntza Sailaren webgunean 2022ko maiatzaren 20tik aurrera kontsulta dezakete.