Nafarroako Gobernuak ostegun honetan eramango du Parlamentura estabilizaziorako Dekretu-Legea, talde parlamentariek bozka dezaten. Beraz, haien esku dago Dekretu Legea dagoen bezala uztea edo atzera botatzea. Babesa eman ez diezaioten eskatzera etorri gara gaurkoan ELA, STEILAS, ESK eta ATPTN.
Iaztik gaurko eragileek elkarrekin egin ditugu mobilizazioak; bai Icetazoaren aurka uztailan, baita 20/21 legearen aurka abenduan.
Orduan esaten genuena diogu oraindik ere. Beharrezkoak dira salbuespenezko OPE batzuk, administrazioan behin-behinekotasunak errotik behera egin dezan. Estatuan iazko abenduan onartutako legeak Europatik datorren inperatiboa jasotzen du, hau da, behin-behinekotasuna %8ra murriztea administrazioetan.
Halabaina, Nafar Gobernuak eskeinitako 3.588 plazekin, oraindik ere %40 baino behin behinekotasun handiagoa edukitzen jarraituko du Administrazioak Nafarroan.
Hau salatzera etorri gara. Sindikatuen ahotsak entzun behar ditu Gobernuak eta negoziazio prozesu irekiak aurrera eraman. Autogobernuaz baliatuz eta gure aldarrikapenak jasoaz, posible litzateke behin behinekotasuna %8ra jeistea. Hori guztia kontuan hartu beharko lukete talde parlamentariek, oraingo Dekretu Legea ez onartuz eta behin behinetakosuna errotik murriztearen aldeko apostua eginez.
Leave A Comment