Hezkuntza Sailak egonkortasuna bertan behera uztea eta lehentasunezko eskubidea aplikatzea erabaki du datorren ikasturteari begira. STEILASetik behin eta berriro eskatu dugu lehentasun eskubide hau maisu-maistrenak ez diren kidegotan indarrean ez jartzeko. Hori da, gure ustetan, langileen arteko berdintasun eskubidea bermatzeko modu bakarra. Kontuan izan behar dugu maisu-maistrak ez diren beste kidegoetan irakasleek ez zekitela 2021eko hautaketak euren lanpostua 2022koa baldintzatuko lukeela.

Hori horrela, azken hilabeteotan ez dugu lehentasunaren inguruko informaziorik jakinarazi nahi izan, behin-betikoa izan ez zedin. Bide ezberdinetatik honen atzerapena eskatu dugu, negoziaketek etekina lortuko zutelakoan. Hala ere, Hezkuntza Sailak alde bakarrez jokatu egin du erabaki hau ezarriz eta gehiengo sindikala mespretxatuz.