Aurreko asteazkenean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren batzarrean, abuztuaren 22an, Aste Nagusiko astelehenean, Bilbon egingo den manifestazio pentsioduna antolatzeko azken urratsak eman ziren. Eguerdiko 12etan hasiko da plaza Eliptikotik eta Udaletxe aurrean amaituko da. Gure asmoa Areatzan edo Arriagan bukatzea zen, baina ez digute baimenik eman, ez baitago baimenduta, jai-gunea delako.

Manifestu bat onartu zen eta banatua izango da, kartelak Bilbon eta Bizkaiko herri gehienetan jartzen diren aldi berean. Bizkaiko hiriburuko erdigunea eta auzoak zeharkatzeko kotxe batzuk ere antolatu dira, pentsiodunak eta herritar guztiak manifestazioarekin bat egitera gonbidatuz, jokoan dagoena gaurko eta etorkizuneko pentsio publikoak baitira, herritar gehienei eragiten dietenak.

Manifestaziorako txistulariak, bertsolaria eta beste animazio batzuk aurreikusita daude. Era berean, pintxopotea edo freskagarri bat hartu ahal izango da hainbat txosnatan, prezio merkean eskainiko dizkigute-eta.

Asturiasko hainbat hiri eta herritako pentsiodunek autobus bat betetzeko asmoa dute, manifestazioan parte hartzeko eta euskal pentsiodunen mugimenduari elkartasuna adierazteko. Harrera ona izango dute.