Hamaika Telebistak Nagore Iturrioz STEILAS sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroa hizpide. Bere esanetan, zirriborroak titulartasun publiko eta pribatua “berdintzen” ditu. Zentzu horretan, nabarmendu du hezkuntza sistemaren “arazorik larriena” den eta “segregazioaren iturri” den dualtasuna “bermatzen eta blindatzen” duela. Hementxe hedabideak argitaratutako elkarrizketa: