Sarek urriaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu genuen hainbat sindikatuk irailaren 23an egindako elkarretaratzean.

Hementxe elkarretaratzean irakurritako oharra:

Gaurko konzentrazio honekin kurtsoari hasiera ematen diogu. Hau “Izan bidea” ekimen sindikalaren barruan egiten ari garen dinamikaren 4. kurtsoa izango da jadanik.

Oraindik ere balioa ematen diogu sindikatu gehienok bat egiteari, sinatzaile guztien konpromisoari eta konstantziari, gure desberdintasunen gainetik aldarrikapen honetan batzen gaituena.

Gaurko egunean Sarek Urriaren 8rako antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.“Etxera bidea gertu!” lelopean egun osoko egitaraua antolatu du adin tarte guztientzat aproposa.

Egun berezi honen bitartez bi mezu nagusi helarazi nahi ditu. Batetik, leloak dioen moduan, euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu = prest gaudela.

Bestetik, lortutakoari garrantzia kendu gabe, oraindik ere urruntze politikarekin eta salbuespeneko espetxe politikarekin guztiz amaitzeko bidea egiten jarraitu behar dugula adierazi nahi dugu. Horretarako, Izan Bidea dinamikaren baitan gure buruei 3.127.326km egiteko ezarritako erronkari amaiera emango diogu egun horretan ere, azken kilometroak Donostiako kaleetan eginaz eta, ondoren, Ilunbera eramango gaituen manifestazio koloretsu bati ekingo diogu, azkenik jaialdiari paso emateko. Ondoren, ekitaldia Ilunben eta jaialdiaren hasiera ematea.

Sarek aldarrikapena eta festa batu nahi ditu urriaren 8an Donostian, urrunketaren aurka urte luzeetan elkartzen joan garen herritar oro Donostian batuz. Hori hala, mobilizazio honetan parte hartzen dugun sindikatu guztiok dei egiten die herritarrei urriaren 8an goizetik Donostiara gerturatzeko, azken kilometroa egin, manifestazioan parte hartu eta Ilunbeko jaialdiaz gozatzeko.

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde