ELA, LAB, UGT, CCOO eta STEILAS sindikatuok greba deitu dugu otsailaren 15erako, Nafarroako langile publikoen lan-baldintzak hobetzea aldarrikatu eta Mahai Orokorrean benetako negoziazioa eskatzeko.

Otsailaren 6an prentsaurrekoa eskaini dugu CCOOko David Marcalainek, LABeko Isabel Artiedak, STEILASeko Eider Larripak, ELAko Izai Bujandak eta UGTko Jesus Elizaldek. Otsailaren 13an idazki bat erregistratuko dugu Funtzio Publikoaren aurrean, aldarrikapen guztiekin, eta greba egunean, 15ean, elkarretaratzea egingo dugu Nafarroako Jauregiaren aurrean goizeko 11:30ean. Horrez gain, manifestazioa egingo dugu 17:30ean, Geltokitik abiatu eta Sarasate pasealekuan amaituko dena.

Sektore publikoan pribatizazio-politikarekin amaitzeko eta orain arte pribatizatu dena iraultzea adarrikatzen dugu. Eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu, autogobernua erabiliz, behar diren diru partidak bidera ditzala langile publikook eros-ahalmena berreskuratzeko bidean aurrera egin dezagun, Nafarroako KPI aplikatuz.