Gaur, martxoaren 30a, hezkuntza publikoko milaka langilek bozka eman eta ordezkaritza sindikala hautatzeko aukera izan dute.

STEILASek bere poztasuna adierazi nahi du lortutako emaitzengatik, hauteskundetan sindikatu berri batek parte hartu badu Hezkuntzako sindikaturik bozkatuena izaten jarraitzen du.

  • Irakasle funtzionarioen sektorean gure lidergoa berretsi dugu 42 ordezkarirekin. Beste sindikatuekiko aldea mantendu dugu eta ordezkaritzaren %39 lortu.

  • Lan legepeko irakasle eta hezitzaileetan bost ordezkari gehiago lortu ditugu. Gure ordezkaritza igotzeaz gain sektoreko bigarren indarra izatera pasatu gara.

  • Haurreskolak Partzuergoan igo da gure ordezkaritza. Araban lehen indarra izaten jarraitzen dugu eta Gipuzkoan gure ordezkaritza igo dugu. Lehen indarrarekiko aldea moztea lortu dugu.

  • EHUri dagokionez, ordezkaritza igo dugu AZPetan, eta irakasle eta ikerlarietan emaitzak mantendu ditugu.

Eskerrik asko bozkaren bidez gure eginkizunean berretsi gaituztenei. Zuen mezua entzun ondoren gu ere indarberriturik gaude tinko ekiteko Euskal Eskola Publiko feminista, euskaldun, inklusibo, integral, doakoa eta unibertsala lortu arte. Pozez hartzen dugu langileria publikotasunaren alde egin dugun apustuan gu babestu izana eta ildo honetan borrokatzen jarraituko dugu gure lan baldintzen alde, baita Euskal Eskola Publikoaren alde ere. Denona eta Denontzat den bakarra.

Gora Euskal Eskola Publikoa!

Hezkuntzan #ElkarEkinEragin

Euskal Herrian 2023ko martxoaren 30ean