Zerbitzu publikoetako internitate tasa handia ez da kasualitatea; ahuldu nahi dituzten eta enpresa pribatuen negozioa handitzen duten politiken ondorio da. Hezkuntzaren kasuan, ikastetxe pribatuek ziurtatuta dute beren finantzaketa, itunen bidez; aldiz, gobernuek aplikatutako murrizketen mende daude ikastetxe publikoak. Horretarako, ezinbestekoa da plantilla publikoetan aldi baterako irakasleen ehuneko handi bat kaleratua izatea ikasturte bakoitzeko urteko kontratua bukatutakoan. Hezkuntza pribatuan, aldiz, hezkuntza-itunek babesten dituzte plantillak, eta errazago erabil dezakete krisia, suspertzeko denbora gehiago baitute.

Kontuen Ganberaren datuen arabera, Nafarroako hezkuntza publikoko irakasleen bitartekotasuna % 52koa izan zen 2021ean, azken datu ezaguna. Hezkuntza Departamentuak bi interinitate mota bereizten ditu: egiturazko lanpostuei dagokiena eta koiunturala deritzona. Azken horrekin deskribatzen dira ustez ikasturte bakoitzeko premia aldakorren mende dauden lanpostuak. Departamentuak ziurtatu duenez, egonkortze prozesuaren ondoren, egiturazko bitartekotasuna % 8tik jaitsiko da gaztelaniaz eta euskaraz, eta PAI lanpostuetan baizik ez da handiagoa izanen.

Europar Batasunak ezartzen du behi-behinekotasuna ezin dela % 8tik gorakoa izan, bereizketarik egin gabe egiturazko eta kointurazko interinitateen artean, kointurala % 8 horretan sartuko litzatekeelako. Engainua datza egiturazkoari buruz bakarrik hitz egitean, kontuan hartu gabe etengabe dirauela koiunturazkoak, egiturazkoa dela argi eta garbi adierazten baitu. Gainera, egiturazko lanpostuak definitzen dira sindikatuekin inoiz negoziatzen ez diren irizpide ilunen arabera.

Bestalde, irakasle interinoek oposizioetan parte hartu behar dute, ez funtzionario lanpostu bat lortzeko, baizik eta kontratazio zerrendetan jarraitzeko. Oposizioak negozio handi bat dira, oinarritzen dena funtzionario lanpostu baterako izangai asko izatean. Izangaiek ikastaroak egin behar dituzte, akademietara edo prestatzaileetara joan, jakinik horietako askok beltzean kobratzen dutela, eta programazioekin trafikatzen, besteak beste.

Zenbait akademia, unibertsitate pribatu eta fundaziorekin harreman komertzialak dituzten sindikatu batzuei mozkin handiak ekartzen dizkie gehiegizko interinitate horrek. Saldutako ikastaro gehienek ez dute oposizioen baremorako puntuatzea beste interesik; oso denbora laburrean egin daitezke baina, bitxia bada ere, interinitate maila altuari eusten dioten gobernuek berek baliozkotzen dituzte. Aipatu sindikatu horiek ez dute zerbitzu publikoa hobetu nahi, eta ez dute pribatizazioa kritikatzen.

Egoera horren aurrean, STEILASek doan jartzen ditu irakasleen eskura sortzen dituen material guztiak eta oposizioak gainditu dituzten irakasleek utzitako beste batzuk. Gainera, borroka egiten dugu interinitatearen gaitza desagertzeko eta irakasle guztiak benetan egonkortzeko, bai eta ikastetxe publikoetan gaur egun pribatizatuta dauden zerbitzuak publiko bihurtzeko ere: jantokiak, garbiketa eta garraioa.