Kristau Eskolak 2022 -2024ko hitzarmenaren idazketa blokeatzen dirau.
Atzo 28. Negoziazio Mahaia izan genuen Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Hitzarmena berritzeko, hamargarrena otsailaren 5ean Greba Amaierako Akordioa (GAA) sinatu ondoren. Kristau Eskolak berretsi egin zituen orain arte adierazitako ia atzerapausu eta ez-betetze guztiak sindikatuen aldetik aldez aurretik helarazitako proposamena baloratzerakoan. Ez zen aurrerapausorik eman Hitzarmenaren idazketan, ez eta Kristau Eskolak ezarri nahi duen akordioaren atzerapausoen eta ez-betetzeen desblokeoan ere.
Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak hitzarmen berriaren BLOKEOAN tematzen diren bitartean, bere jarrera zuritu nahi dute Negoziazio Mahai berriekin. Baina, prest al daude adostutako soldata-taulak onartu eta sinatzeko? Prest al daude soldata-igoera kontzeptu guztietan aplikatzeko, GAA sinatu zen moduan? Prest al daude urtean 26 eguneko kalte-ordaina emateko, mugarik gabe, ikasgela ixteagatik lanpostua galtzen duten langileei, sinatu zen bezala? Prest al daude hitzarmen berriaren artikuluetan 25-26 ikasturtetik aurrera ordubeteko eskola-murrizketa txertatzeko, sinatu zen bezala? Atzo esan zutenagatik EZ.
Negoziazio Mahai gehiago deitzeak ez du zentzurik Kristau Eskola eta AICEIZEA patronalak sinatutakoa onartzeko eta egungo hitzarmena aldatzeko proposamenak erretiratzeko prest ez dauden bitartean, sektoreko langileeneskubideen murrizketa proposamenak alde batera utzita.
Nolanahi ere, hitzarmen berriaren idazketan lanean jarraituko dugu 17-21 Hitzarmenak eta GAAk juridikoki erabat babestuta egotea lasaituarekin, eta lortuko dugu 14 greba egunei esker sinatutako eskubide guzti-guztiak betearaztea.
Laster gatazka kolektiboko demanda bat aurkeztuko dugu EAEko Auzitegi Nagusian sinatutako soldata-taulak ez aplikatzeagatik. Eta bide juridikoari ekingo diogu patronalen GAAko ez-betetze bakoitzaren aurrean, zalantzarik ez izan.
JO TA KE IRABAZI ARTE!
Leave A Comment