ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuok aldebiko bilerak egin ditugu alderdi horiekin. PSE eta PPk ez digute bilera eskaerei erantzun.
EAEko sektore publikoko ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek bilerak egin ditugu EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiekin Espainiar Gobernuak onartutako langile publikoen soldatari buruzko Errege Dekretuari buruz hitz egiteko. Aldebiko bilera horietan, sindikatuek eskatu diegu alderdiei lan baldintzak hemen erabakitzea bermatuko duen dekretua ahalbideratzea , gaur egun dagoen bezala ez baitu hori posible egiten. Eta kongresuko bozkak erabili dezatela,langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzea ahalbideratzeko, horretarako beharrezko erabakiak hartuz eta formulak bilatuz.
Alderdiek ez dute argi adierazi zer bozkatuko duten uztailaren 23ko dekretuaren kongresuko bozketan. Baina guztiek agertu dute Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzearen aldeko jarrera. Hori baita sindikatuen eta langile publikoen eskaria.
Sindikatuen ustez, alderdiek erakutsitako jarrerarekin koherenteak izateko, orain langile publikoen soldatak Euskal Herrrian erabakitzea ahalbideratzeko erabakiak hartu beharko lituzkete.
Bestetik, sindikatuok salatu nahi dugu PSE eta PPren jarrera. Maiatzako bileran errondan ez zuten parte hartu eta oraingoan ere ez digute eskaerari erantzun.
Sindikatuok borrokan jarraituko dugu Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzeko, sektore pribatuen hitzarmenen prebalentziarekin gertatu den bezala. Alderdiek hitzetatik neurri zehatzetara pasa behar dute.
Leave A Comment