2024-2025 ikasturtearen hasiera dela eta, Haizea Arbide Aza STEILASeko kidea elkarrizketatu du Bizkaia Irratiak. Hezkuntza Lege berriaren aplikazioaz, Euskal Eskola Publikoaz, mobilizazioez, aurrekontuez, segregazioaz… aritu da:
- “Euskal Eskola Publikoa indartzeko politikak behar direla uste dugu, hezkuntza sistema publiko indartsua garatuko dutenak. Pare bat urte daramatzate esaten aurreratze hori gauzatuko dutela, baina ikasturte hasiera, berriz ere, anabasa izan da”.
- “Sare pribatuan kontrol mekanismorik ez dagoela salatu dugu askotan, baina itundutako ikastetxeen kontuak puzten jarraitzen dute hezkuntza publikoa lehenetsi eta baliabidez hornitu beharrean. Behin eta berriro errepikatu zaigu dirurik ez dagoela eskola publikoko langileen lan-baldintzak hobetzeko, baina errealitatea da 68 milioi bideratu berri dituztela eskola pribatuetara, sistema dual honek eragiten dituen desorekak areagotuz”.
Elkarrizketa osorik entzuteko
Leave A Comment