Gaur goizean, hezkuntza publikoko sindikatu guztiak Hezkuntza Departamentuak deitutako mahai sektorialera joan gara, gure aldarrikapenen inguruan haien proposamenak entzutera.
Lehenengo ezustekoa Departamentuak “irakasleen eskaerak ezagutzen ez dituela” esatea izan da. Behin eta berriz helarazi dizkiegun arren.
Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren beharrei erantzungo dieten finantzazio neurriak hartzeko borondaterik ba ote duten galdetu diegu: ratioak jaitsi, plantillak egonkortu, gainzama arindu eta erosahalmena berreskuratu. Egiaztatu dugu Departamentuak ez duela inolako asmorik gai horiei heldu eta finantzaketa konpromisoa duen egutegi bat planteatzeko. Hortaz, bileratik alde egin dugu sindikatu guztiok batera.
Azpimarratu nahi dugu, irakaskuntza publikoak dituen arazoak konpontzeko eta aurrekontuetan aintzat hartzeko ahalmena, gobernuak berak duela. Hala ere, Departamentua ez da mugitu bere posiziotik. Gai honek Nafarroako gizarte osoari eragiten dio, eta, beraz, Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa lehenestea eta erdigunean jartzea.
Sindikatuak erabat dezepzionatuta gaude jaso dugun erantzunarekin, eta irakasleei dei egiten diegu datorren 26ko grebarekin bat egiteko. Halaber, gizarte osoa gonbidatzen dugu egun horretan gurekin kalean mobilizatzera.
Grebarako euskarriak dituzue esteka honetan: EUSKARRIAK
Leave A Comment