Nafarroako Gobernua irakasleekiko duen erantzukizunari huts egiten ari zaiola ikusirik, irakaskuntza publikoko sindikatuok greba erregistratu dugu urriaren 29rako, eta Gobernuarekin berriro biltzea eskatu dugu.
Lan-uztearen iragarpenetik astebete igaro ondoren, Nafarroako Gobernua ez da sindikatuekin bildu, eta aldarrikapenak mahai orokorrera ere eraman genituen. Bertan Exekutiboarekin negoziatzera bideratu gintuzten. Egoera honen aurrean, irakasleei grebarekin bat egitera dei egin diegu eta Gobernuari, behingoz benetako negoziazioari ekin diezaiola.
Leave A Comment