Valentziako hogei eragile sozial eta sindikal baino gehiagok manifestazioa deitu dute. Azken DANAren kudeaketa eskasa salatu eta erantzukizunak argitzeko eskatuko dute, Valentziako hainbat eskualdetan eragin larria izan baitu.

Manifestazioa deitu duten eragile guztiek doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiete hildakoen familiei eta lagunei, baita kaltetuei ere. Azpiegiturak eta baliabideak gizartearen zerbitzura jarri, eta larrialdi eta erreskate taldeek egindako lan handia eskertzen dute.

Nabarmendu nahi dute Hezkuntzako sailburuaren erantzukizuna, eragindako eremuetako ikastetxeak irekita mantendu baitzituen leku batzuetan argirik ere ez zegoenean, haurren eta irakasleen osotasuna arriskuan jarriz. Kritikatu egiten dute, halaber, beren langileei lan-jarduerekin jarraitzeko eskatu zieten enpresak, jakinda ere arriskutsua zela.

Valentziako Larrialdietarako Unitatea (UVE) desegin izana ere salatu dute, baita DANAn larrialdietako 112 telefonoaren kolapsoa eta, ondoren, desagertutako pertsonen familiei laguntzeko telefonoa onartu ez izana ere.

“Mazón, dimisioa” lelopean, jendarteari bat egiteko gonbita egiten diete antolatzaileek, eta ahotsa altxatuko dute Valentziako Gobernuaren eragingabetasuna salatu eta Valentziako Herria bidezkoago eta seguruagoa aldarrikatzeko, egungo erronka klimatiko eta sozialei aurre egiteko prest egongo dena. Erakundeek konponbide eraginkorrak eskatzen dituzte, hondamendi horien arrazoi sakonei eta testuinguruari heltzeko.

Deitzaileen zerrenda: Acció Cultural del País Valencià -Amical de Mauthausen – Arran-SEPC-COS-Endavant – Arrels del Canvi – Assemblea de Barri de Montolivet – BEA- Benicalap Viu – Ca Bassot – Ca Revolta – CNT València – Comissió Ciutat-Port – Coordinadora Associacions Memòria Democràtica País Valencià – DecidimPlataforma pel dret a decidir del País Valencià – Entrebarris – Escola Valenciana – FAMPA València – Intersindical Valenciana – Joves d’ACPV – JovesxRussafa – LAMBDA – Plataforma 14 d’abril per la República – Societat Coral El Micalet – Teixint Patraix – Associació Cultural És País Valencià.