Krisi klimatikoa hemen da. Planetaren batez besteko tenperatura 1,2 ºC igo da, eta honen inpaktuak nabarmenak dira mundu osoan. Tenperatura globalak gora egin ahala, muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasuna eta intentsitatea ere handitzen dira. Lehorteak, bero-boladak eta euri-jasek eragindako uholdeak dira Iberiar penintsulari eta munduko beste eskualde batzuei gehien eragiten dioten eraginak. Ondorio suntsitzaileak dituzten eraginak, eta aurrekaririk gabeko kalteak dakartzatenak, hala nola, DANA-ren uholdeek sortutako gertaera berri eta tragikoa. Gure elkartasun osoa adierazten diegu València-n, Gaztela-Mantzan eta planeta osoan ondorio latza hauek jasaten dituzten pertsonei.
28 Klima Gailurren ondoren, Bakú-ko COP-era iritsi gara, lan handia egiteko beharrarekin eta herrialdeak konpromesu berrietan aurreratu ahal izateko posizio oso urrunekin. Oraindiktenperaturen igoera 1,5 ºC-ra mugatuko duen eta krisi klimatikoaren ondorio okerrenak saihestuko dituen egoera klimatiko bat ziurtatzetik urrun gaude: orain, munduko herrialde guztiek Dubairen azken COP-ean lortutako akordioak beren plan nazionaletan modu sinesgarri eta handinahian inplementatzekounea da, 2040-rako deskarbonizazio oso barne, bai iparralde globaleko herrialdetan, baita eskualdeko gobernuetan ere, hala nola Eusko Jaurlaritzan.
Klima Gailur honetan, finantziazioa izango da gai nagusia, eta hemen, berriz ere, iparralde globalak bereerantzukizun historikoakalde batera uzten ditu. Hego globaleko herrialdeek krisi ekologikoaren inpaktu okerrenak pairatzen dituzte, ardura gutxiena izan arren, eta datozen hamarkadetan 10 trilioi estatubatuar dolar beharko dituzte bidezko trantsizio ekologiko bat aurrera eramateko, baina Europar Batsaunak zifra hau saihesten du eta gehiegizkoa dela esatendu. Argudiatzen dute, noski, ez dagoela dirurik.
Eta hala ere, badago dirua eta soberan.
Izan ere, mundu osoko gobernuek urtero 7 trilioi dolar inbertitzen dituzte erregai fosilentzako dirulaguntzetan. Energia iturri hauek gure menpekotasuna areagotzen eta erresilientzia gutxitzen dute,, eta klima-krisiaren erantzule nagusia dira. Euskadin, Eusko Jaurlaritzak enpresa fosilak finantzatzen jarraitzen du, hala nola, Petronor, eta Bizkaiko Foru Aldundiak makroproiekutuen alde egiten du, adibidez, Subflubiala, auto pribatuen mugikortasuna bakarrik sustatuko duena. Inbertsio horiek modelo fosilean gero eta gehiago sakontzen dute.
Aldi berean, aberastasuna oso esku gutxitan biltzen da. Munduko biztanleriaren %1-ak beste %95-ak baino gehiago bereganatzen du. Benetan progresiboa den sistema fiskal bat behar dugu, non gehien duenak eta gehien kutsatzen duenak gehiago ordaintzen duen, kutsatzaile handientzako eta industria fosilarentzako zerga klimatiko berezi bat barne. Gutxiengoaren interes partikularren aurrean, hegoaldearen bizitza eta biziraupenari eman behar diogu lehentasuna.
Azkenik, gaur egun militarizaziora bideratzen den finantzaketa irauli behar dugu, pertsonak eta planeta babestearen alde, pertsonak erdigunean jarriko dituen trantsizio baketsua ziurtatzeko, Gaza, Kongo edo Ukraina bezalako lekuetan egindako eraso militarren ondorioz gertatzen ari den giza bizitzen galera geldiaraziko duena. Bidezko trantsizio ekologikoa, ekosistema osasuntsuak, elikadura eta energia subiranotasuna, hiri bizigarriak, enplegu duinak eta kalitatezko zerbitzu publikoak izatea ahalbidetuko diguna.
Gaur egun, Espainiar estatuko mugimendu ekologista eta soziala osatzen dugun erakundeok gure herriak bere konpromisoak eta erantzukizunak bete ditzala eta une erabakigarri honetan beharrezkoa den elkartasuna erakuts dezala eskatzen dugu. Goi-bilera honetan ez dugu porrot gehiagorentzako astirik.
Aldaketaldia – Alianza x Clima
Leave A Comment