2021etik daramagu lan hitzarmena negoziatzen, 2008tik iraungita dagoena eguneratu asmoz.

Aurreko ikasturte osoa negoziatzen eman genuen, eta 2021eko lan hitzarmenerako proposamenetik abiatu beharrean, administrazioak beste proposamen berri bat helarazi zigun. Aurten berriro ere “negoziazioari” ekin diogu eta, berriz ere, STEILAS sindikatuan gure eskaeretan berretsi ginen.

Hurrengo paragrafoetan egindako eskaera eta ekarpenak dituzue, baina argi dugu zeintzuk diren gure
marra gorriak:

  • Ratioak: 2 jardun oso gela bakoitzeko.
  • Urteko eta eguneko jardunaren murrizketaren bidean aurrerapausuak.
  • Galdutako erosahalmena (%19) berreskuratu.