STEILAS sindikatuko liberatuok eta hainbat afiliatuk “Gerraren eragina emakumeongan” izeneko formakuntza-saioa jaso dugu EHUko Micaela Portilla Ikergunean (Gasteiz). Urtero bezala, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako gutun eta kartelak egin ditugu, eta aurtengo leloa “Gure gorputza gudu zelai bat da” izanik, emakumeek eta haurrek gatazka armatuetan jasaten duten indarkeria salatu nahi izan dugu, biztanleria zibilaren aurkako indarkeria hori gero eta handiagoa baita.

Hala, gaia lantzeko Irantzu Mendia Azkue irakasle, ikerlari eta ekintzailearen hitzaldia jaso dugu goizeko lehenengo partean. Indarkeria mota ezberdinei buruz hitz egin digu; sexu indakeria, migrazio behartuak, garbiketa etnikoa… Baita mugimendu feministaren eraginaz ere. Bigarren partean, Malen Vilches Plazak “emakumeok gerraren aurka” taldeari buruz egin digu berba, azalduz partekatzen dituzten ideiak, salatzen dutena, egiten dutena… eta abar.  Amaitzeko, elkarretaratzea egin dugu.