STEILASek eta gainerako sindikatuek bultzatutako 14 greba egunetan sektoreko milaka pertsonen borrokari esker, joan den otsailean amaiera eman zitzaion lan-gatazkari, Grebaren Amaierako Akordioa sinatuta. Bertan, ikasturte honetarako kontuan hartu beharreko lan-baldintza berriak jasotzen dira:

0.- *Lan sariak: 2024rako adostutako soldata ordainketak erreklamatzeko gatazka kolektiboko demanda bat aurkeztu dugu udan, Gizarte Ekimenean ordezkaritza dugun sindikatuok, EAEko Auzitegi Nagusian.

1.- Urteko lanordu berriak gure lan-egutegietan:

HH1: Maisu/maistra: 1287 ordu. HTE: 1537 ordu. HLE: 1273 ordu. >> % 100eko kontratua: 3 ordu osagarri. Bestela, 2 ordu. AZP: 1530 ordu. Irakasleak ez diren langile tituludunak: 1370 ordu

2.- Asteko ordutegian hautazko lan pertsonalerako ordu osagarriak: HH, LH eta DBHko irakasleentzat: astean 4 ordu. 50, 55 edo 60 minutukoak izan behar dute. 45 izanez gero, 5 saio izango lirateke.

3.- Lanbide Heziketa:

i) Lanaldiaren banaketa irregularra: lanaldi irregularretan, hitzarmenean ezarritako asteko irakastorduak gainditzen dituen irakastordu bakoitza (4 gehienez) lanaldi ez-presentzialeko 1,3 ordurekin konpentsatuko da. Astean 32 ordu presentzial gehienez.

ii) Praktikak enpresan:

a) Dual Orokorreko edo Erdi-mailako eta Goi-mailako Enpresako Prestakuntzako (LP) tutorea: urtean 6 eskola-ordu esleituko zaizkio 16 ikasleko talde bakoitzeko, plangintza, kudeaketa, jarraipena, prospekzioa eta ebaluazioa egiteko. 16tik beherako taldeetan, murrizketa proportzionala aplikatuko da.

b) Oinarrizko LHko Dual Orokorreko edo enpresako prestakuntzako (LP) tutorea: urtean 3 eskola-ordu esleituko zaizkio 10 ikasleko talde bakoitzeko, plangintza, kudeaketa, jarraipena, prospekzioa eta ebaluazioa egiteko. 10etik beherako taldeetan, murrizketa proportzionala aplikatuko da.

d) Dualeko tutorea (Erregimen Intentsiboa): urtean 1,5 eskola-ordu esleituko zaizkio 4 ikasleko talde bakoitzeko, plangintza, kudeaketa, jarraipena, prospekzioa eta ebaluazioa egiteko.

iii) Irakaskuntzari laguntzeko kredituak. Irakasleen laguntzak modulu teoriko-praktikoetan: 19 ikasletik gorako taldeentzat, irakasle laguntzaile bat egon beharko da.

Zikloari dagokion taldea

1. KURTSOA

2. KURTSOA

A

Irakasle laguntzaileari esleitutako orduak: 3

ordu 1

B

4 ordu

ordu 1

C

4 ordu

2 ordu

D

5 ordu

2 ordu

4.– Ikasgelak itxieragatik birkokapena eta kalte-ordaina: Birkokapen prozesuaren bidez birkokatzen diren pertsonen antzinatasuna mantentzen da, ondorio guztietarako, edo 26 eguneko kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzeko eta mugarik gabe, birkokatzea ezinezkoa izan bada langilearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

* 2024.02.05etik aplikatzen da


Eskubide horiek edo beste batzuk urratzen badizkizute, jarri harremanetan STEILASekin!