Mobilizazio sendo bat martxan jartzea da uzten diguten bide bakarra
Berriro ere ganorazko edukirik gabeko Mahai Sektoriala izan dugu abenduaren 9an. Gai zerrendan hiru gai genituen: plantillaren gazte-berritze neurriak, soldatak eta lan osasuna.
Gazte-berritzearen inguruan jaso ditugun edukiak erabat eskasak izan dira, arlo batzuetan murrizketak daude eta ez dago inolako hobekuntzarik irakasle guztiei eragingo dienik.
Soldatei erreparatuz gero, ez dago azken hamarkadan galdutako erosahalmena berreskuratzeko inongo proposamenik, soilik pizgarri batzuen igoerak ezartzen dira eta, beraz, oinarrizko arazoari ez zaio eusten.
Lan osasunari dagokionez, ez dago inongo irtenbiderik irakasleek jasaten dituzten egoerei aurre egiteko, ez eta zehaztasunik ere. Aurreko urteetan izan diren osasun arrazoiengatiko zerbitzu eginkizunen murrizketak kentzeko asmorik ez dago. Horrekin batera langileok urteak daramatzagu osasun azterketak izateko eskubiderik gabe. Lan arrisku psikosozialak ebaluatzeari buruzko berririk ere ez dago.
Beraz, eszenifikazio bat besterik izan ez den mahai bat izan dugu beste behin. Argi dago konfrontaziorik gabe ganorazko hobekuntzarik ez dugula izango mahai gainean irakasleok behar ditugun gaietan: lan zama, plantillaren gazte-berritze neurriak, soldatak, atzerapausoak kentzea, lizentzia eta baimenak, lan-osasuna…
Leave A Comment