Hezkuntza Sailak azken zirriborroa bidali digu eta laster Mahai Negoziatzailea deituko du sinatuko dugun edo ez adierazteko.

STEILASen, lehen zirriborro hartan eduki interesgarriak jasotzen baziren ere, argi izan dugu lehen momentutik, gauza asko aldatu / hobetu behar zirela gure babesa emateko. Hau da, ez geundela prest edozer sinatzeko. Izan ere, proposamen hartan atzerapauso eta galera ugari jasotzen ziren.

Eta beraz, horretan oinarritu da gure azken urte honetako borroka. Azken zirriborro hau azterturik, positiboki baloratzen dugu, Hezkuntza Sailak gure orain arteko eskaerak txertatu izana. Izan ere, lehen zirriborro hartatik ona eta poliki bada ere, lorpen ugari egin ditugula esan dezakegu:
-Asteko lanaldiaren jaitsiera
-Hezkuntza Laguntzako Espezialistenaz gain, Zeinu Hizkuntzako Interpreteen eta Trasnkribatzaileen soldata ere Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileenarekin parekatzea
-Seme-alaben zaintzagatiko lanaldi murrizketetan mugak ez jartzea
-ZHIen zerrendetan gradudunak onartzea
-Lehenengo xedapen gehigarria ez galtzea
-Ordezko prestasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsaziorako baldintzak arintzea
-Konpentsazio hori jasoko dugunaren bermea izatea
-Gaua kanpoan igarotzeagatiko konpentsazioa lotuta uztea
-Lanaldi jarraituko langileek atseden bat izatea
-…

Hala ere, argi utzi nahiko genuke, proposamen honek gure hasiera bateko nahiak ez dituela guztiz asetzen, baina, negoziazioa azken puntura iristen ari dela eta Hezkuntza Sailaren borondateak noraino eman duen ikusirik, balantzea egiteko unea dela ulertzen dugu. Hau da, aukera galtzen uzteak izan ditzakeen arriskuak ere kontuan hartu behar ditugula, alegia.

Honekin batera, ulertzen dugu, orain arteko proposamenak babesten zituztenekin bat egin dezakegula hitzarmena aurrera atera eta etapa honi amaiera emateko. Hau da, hainbatetan aipatu izan den gehiengo sindikalaren babeserako bidean gaudela ulertzen dugu.

Hurrengo Mahai Negoziatzailearen ondoren izango duzu berri gehiago.