Gaur goizean Hezkuntza Sailetik bilera deialdia jaso dugu arratsaldean bertan Eusko Jaurlaritzara bertaratzeko. Harriduraz jaso dugu aurreakordio bat sinatzeko gonbitea,
mahai gainean dauden eduki ia berdinekin. Soilik 6 hezitzailetik gorako Haurreskoletan hezitzaile bat jardun erdian jartzeko aukera gehitu dute. Haurreskola txikiak albo batera utziz eta tokian tokiko errealitateak kontuan hartu gabe. Langileen artean desberdintasunak ezarriko dituzte, eta STEILASek guztiontzat onurak ekarriko dituen lan hitzarmena nahi du.

Helburua argia da: biharko eta etzirako Haurreskolak Partzuergoan deitutako grebak bertan behera uztea; honekin desmobilizatzeko azken saiakera egin nahi izan dute.
Mahaian bertan argi eta garbi esan diegu STEILAS sindikatuak ez duela aurkeztutako aurreakordioa sinatuko. Grebara eraman gaituzten aldarrikapenak edukiz asetu behar direla Lan Hitzarmen berriak gure oniritzia izateko. Berriro ere gure eskaeretan berretsi gara:

• Gela bakoitzean 2 hezitzaile jardun osoan nahi ditugu eta prestakuntza eta
koordinazio orduak ordezkatuak izatea.
• Gazteberritze plana nahi dugu. Bitartean, 60 urteko murrizketa 1/3koa izatea
eta etxera joateko aukera.
• Erosahalmena benetan berreskuratuko dituzten neurriak nahi ditugu.
• Txanda egunak mantendu behar dira.

Gauzak horrela, bihar eta etzi kaleak beteko ditugu Haurreskolak Partzuergoko langile guztiek lan hitzarmen duin bat izan dezaten.