Gaur, otsailak 4, 2024ko Euskal Herriko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dugu Bilbon, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak. Txostenak bi atal nagusi ditu. Lehenik eta behin, sindikatuok arakatutako datuak, eta bestetik, datu ofizialen gaineko hausnarketa.

Bertan adierazi dugunez, 2024an 2023an baino lan-istripu gehiago egon da, bai gure datuen arabera, baita datu ofizialen datuen arabera ere. Azken 10 urteotan, gutxienez 612 langile hil direla istripuz Euskal Herrian, horietatik 64 2024an. Istripu kopuruak ez du etenik, nahiz eta gero eta langile gehiago ari den zerbitzu sektorean (%73), hau da, istripu traumatiko gehien eragiten dituzten sektoreetatik kanpo.

Datuek berresten dutenez, sektore jakin batzuetan errazagoa da istripuz hiltzea: basogintza, industria, garraioa, eraikuntza, nekazaritza, arrantza, etab. Aztertzekoa da ere eremu azpikontratatuan izandako heriotza kopuru handia, eta heriotza “ez traumatikoek” presentzia oso garrantzitsua dutela (arazo kardiobaskularrek sortuak, istripu hilgarrien %30a dira).

Egoera latz honen aurrean, intersindikala osatzen dugun sindikatuok urratsak ematen jarraituko dugu: ekimen berriak eta ikusgarriak burutuko ditugu, istripu hilgarrietan elkarretaratzeak, istripu boladetan mobilizazio bereziak… eta mutualitateen publifikazioa lortzeko borrokak piztuko ditugu. Gobernuei exijitzen diegu patronalari araudia betearazteko bitarteko errealak ipini ditzala.

Txosten osoa irakurri dezakezue hemen: TXOSTENA