Langileok grebei emandako babes ikaragarria eta gero, merezi dugun lan hitzarmena lortzeko aukera paregabea galdu da.

Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea izan dugu. Greba dinamikaren deialdiarekin eta aurreko astean egindako bi greba egunekin, administrazioa aurrera pausoak ematen hasi zen; edukiak mahaira ekartzen hasi zen. STEILAS sindikatuarentzat eduki horiek ez dituzte grebara eraman gaituzten aldarrikapenak asetzen, horregatik, lan hitzarmena ez sinatzea erabaki dugu. Gaur Lan Hitzarmenaren negoziazioari amaiera eman diote bai administrazioak eta gehiengoa duen sindikatuak.

Lan hitzarmenean aztertu ditugun gabezia batzuk:

  • Lan zamak arindu/ Ratioak: plantilak esleitzeko irizpideak (ratioak) beranduago negoziatuko dira. Lan zamak arintzeko bi hezitzaile gelan momentu oro eta prestakuntza eta koordinazio orduak ordezkatuko dituen lanpostua sortzea. Azken esaldi hau berme juridikorik gabe proposatu dute. Neurri zehatzak txertatzen ez diren bitartean, administrazioaren negoziaziorako gogoen menpe egongo gara.

  • Gazteberritze plana: administrazioak ez du ezer proposatu eta hobekuntzarik ez dago.

  • Erosahalmena berreskuratzeko neurriak: 60€ko igoera eman digute, %0,17ko igoera urtean, %23a galdu dugun bitartean.

  • Urteko eta eguneko lanaldiak: Aurrera pausoak eman dira artikulu honetan, baina ez dira nahikoak izan, batez ere txanda egunen galera etorri delako administrazioaren proposamenarekin

  • Lizentzia eta baimenak: Eduki berriak daude, baina gehienak (edo ia guztiak) Madriletik eratorriak dira edo beste langile publikoek iada dituztenak dira

  • Ordezkoen araudi berria eta ordezkapen telematikoen aplikatiboa: administrazioak hasieratik proposatutako zirriborroa asko hobetzea lortu bada, STEILASek egindako ekarpenei esker izan da, gureak izan baitira ordezkoon eskubideak eta eguneroko arazoak ekiditeko baliabideak txertatzen dituzten proposamenak.

Egindako grebetako aldarrikapenetan STEILASen ekarpenak erabakiorrak izan dira eta horregatik, amaierara arte defendatu ditugu. Administrazioak hasieratik proposatutako zirriborroa asko hobetzea lortu bada, STEILASek egindako ekarpenei esker izan da, gureak izan baitira ordezkoon eskubideak eta eguneroko arazoak ekiditeko baliabideak txertatzen dituzten proposamenak.