2023ko ekainaren 30ean gobernuak baimen berri batzuk ezarri zituen. Horien artean zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko zortzi asteko guraso-baimena. Hasiera batean ordaindu gabeko baimena zen.
Gogoratu modu jarraituan edo etenean har daitekeela, lanaldi osoan edo partzialean, adingabeak 8 urte bete arte. Langileari dagokio gozamenaren edo, hala badagokio, gozamen-aldien hasiera- eta amaiera-data zehaztea, eta hamar egun lehenago jakinarazi beharko dio enpresari.
Zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko zortzi asteko gurasobaimena ordaindua izateko eskubidea aitortu dio administrazioarekiko Auzien Epaitegiak langile bati epai aintzindari batean.
Hortaz, zortzi asteko baimena disfrutatu baduzu dirurik kobratu gabe, dagokizun ordainsaria erreklamatzera animatzen zaitugu. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.
Leave A Comment