STEILASek ez du GAA-n sinatutako inolako atzerapausorik ondartuko, eta ez du hau jasotzen ez duen Lan Hitzarmenik sinatuko!

Greba Amaierako Akordioa sinatu zenetik urtebete baino gehiago igaro da, eta patronalek berriro jarri dute mahai gainean Greba Amaierako Akordioan sinatutako eskubide guztiak jasotzen ez dituen hitzarmen-proposamen bat, 17-21 hitzarmenean jasotako eskubideetan atzerapausoekin. STEILASek ez du sinatuko sektoreko langile guztiek 17-21 Hitzarmenean + GAAan egungo eskubideak galtzea ekarriko lukeen hitzarmena.

14 negoziazio mahai egin ditugu 2024ko otsailaren 5ean GAA sinatu zenetik, eta KE eta AICE-IZEA patronalek tematuta jarraitzen dute akordioaren edukiak hitzarmenera eraman nahi ez izatearekin. Are gehiago, patronalen proposamenak aurreko hitzarmenean aitortutako eskubideak galtzea dakar. Hauek dira ezbetetzeetako eta atzerapausoetako batzuk:

 25ean % 15,43ko eta ez %16ko soldata-igoera DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.
 Igoerak ez dira 22tik aurrera aplikatzen kontzeptu guztietan, hala nola tutoretza-plusean, dietetan…
 Ikasgela itxieragatik kaleratuz gero, kalte-ordainen araubidea aldatzen du.
 Artikuluetan ez da jasotzen 25-26 ikasturtetik aurrerako irakastordu murrizketa.
 Produkzioaren gorabeherengatiko kontratuen gehieneko iraupena 6 hilabetetik 12 hilabetera aldatzen du.
 Kontratazioa ez dago Birkokatze araudiaren menpe.
 HH1eko langileen opor-egunak mugatzen ditu Aste Santuan eta Gabonetan.
 Ez du jasotzen 8 asteko guraso-baimena, edo 4 egunekoa familia-arrazoi urgenteengatik.

Testuinguru horretan, hitzarmen proposamen hau sinatuko bagenu, gure soldata %16tik % 15,43ra jaitsiko litzateke, baina, orain arte bezala mantenduz gero, % 16ko igoera mantenduko litzateke 2025etik aurrera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek jarri genuen Epaiaren Betearazpenari buruzko erabakia hartzen duenean.

29 greba egun egin behar izan genituen 17-21 hitzarmena lortzeko, eta 14 GAA sinatzeko. STEILASek ez du sinatutako 17-21 Hitzarmenean eta GAAan jasotako eskubide guzti-guztiak jasotzen ez dituen hitzarmenik. Horretarako borrokan jarraituko dugu!