Auzitegi Gorenak GAITZETSI egin du KEk eta AICE-IZEAk tutoretza-plusari buruz egindako kasazio-errekurtsoa.
2019an 17-21 hitzarmena sinatu genuen, eta bertan jasotzen zen tutore guztiek tutoretza-plusa kobratzeko eskubidea zutela, Haur Hezkuntzako 1. zikloko eta Lanbide Heziketako tutoreak barne. Patronalek eta ikastetxeek uko egin zioten ordaintzeari eta sindikatuok Gatazka kolektiboa sartu genuen. EAEAN-ak arrazoia eman zigun arren, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek ez zuten eskubide hori onartu eta Auzitegi Gorenera jo zuten prozesua luzatzeko asmoz. 2025eko otsailaren 13an, Auzitegi Gorenak patronalek aurkeztutako kasazio-errekurtsoa gaitzetsi egin du.
Hori horrela, EAEANren epaia irmoa da, eta Haur Hezkuntzako 1.zikloko eta Lanbide Heziketako langileek 2017tik aurrera tutoretzaplusa kobratzeko duten eskubidea aitortzen da. Patronalek ez dute sinatu zutena bete nahi izan, berriro ere, haien fede txarra agerian utziz. Epaitegietara jo behar izan dugu gure eskubideak defendatzeko, eta lortu dugu, eta hala egingo dugu sinatutakoa betetzeari uko egiten dioten bakoitzean.
Ikastetxeek epaia bete behar dute eta zor duten guztia ordaindu. Dokumentu bat erantsi dugu kaltetuek atzerapen horiek lehenbailehen ordain ditzaten zuzendaritzei eskatzeko eta hemendik aurrera nominak egunean jartzeko. Hala ere, ordaintzeari uko egiten badiote, jar zaitezte gurekin harremanetan diru-kopuruak juridikoki erreklamatzeko, eta bidali:
Baimenaren dokumentua sinatuta.
2017ko urtarriletik tutore izan zareten aldiak.
Zuen ikastetxearen izena
Erreklamazioetarako informazioa e-mail hauetara bidali:
Araba: biz_andeka@steilas.eus
Bizkaia: biz_borja@steilas.eus
Gipuzkoa: gip_itxaso@steilas.eus
ADOSTUTAKOA BETETZEN EZ DUTEN BAKOITZEAN, BEHARTU EGINGO DITUGU!
Leave A Comment