STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuak otsaileko greba deialdian berresten dira.
Gobernuaren jokaera larri hauen aurrean, sindikatu deitzaileek langileak grebetan indarrez parte hartzera deitzen dituzte.
Gaurko irakasleen mahaian bizi izan duguna eskandalu bat izan da. Eusko Jaurlaritza, gehiengoak errespetatu gabe, Interinok Taldea eta UGT sindikatuekin greba bertan behera uzteko akordio bat sinatzen saiatu da.
Irakasleen mahaian ordezkaritzaren %90a duten eta greba ziklo honen deitzaileak diren STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Sailak aurkeztutako azken orduko proposamenari ezezkoa eman diete, izan ere, zirriborroak ez die greba dinamika honen eskaerei erantzuten.
Beraz, otsailaren 26 eta 27rako deitutako grebekin jarraituko dute eta langileak animatzen dituzte inoiz baino indar gehiagorekin grebetan parte hartzera.
Hezkuntza sailari grebak zapuzteko mugimenduak albo batera uzteko eta benetako negoziazioa hasteko eskatzen diote grebaren aldarrikapenei erantzuteko baliabideak mahai gainean jarriz.
Aldi berean, grebetako aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenik egingo ez balu borrokarekin jarraitzeko asmoa adierazten dute.
Leave A Comment