Laugarren egunez atera gara gaur kalera, eta gaurkoan ere argi eta ozen oihukatu dugu lan baldintzak hobetzeko momentua heldu dela, hemen eta orain erabakita.
%75ak egin dugu greba gaurkoan. Agerikoa da, beraz, irakasleak ez gaudela ados Hezkuntza Sailaren erabakiekin. Aldaketak behar ditugu, lan-hitzarmen berria negoziatzeko garaia da, hezkuntza publikoa indartzeko, diru inbertsioa handitzeko eta gure eskubideen urraketa geldiarazteko.
Milaka irakasle elkartu gara gaur ere Gasteizen. Zorionak eta eskerrik asko laugarren egunez greba egin duzuen guztioi, Hezkuntza Sailak hartu duen jarrerarekiko borrokatzeko hautua egin duzuelako.
Gu gara egunez egun gure ikastetxeetako lanpostuetan Hezkuntza Sailak duen utzikeria jasaten duten irakasleak, beste errealitate bat islatzen saiatu badira ere. 15 urte daramatzagu gure lan-baldintzak arautzen dituzten hitzarmenak eguneratu gabe. Eta honek eskoletan gure lana modu egokian egitea eragozten digu. Hemen eta orain negoziatzeko garaia da! Horregatik, hainbat funtsesko aldarrikapen luzatu dizkiogu Eusko Jaurlaritzari:
Lan zamak arintzeko irakastorduak murriztea!! burokrazia gutxiago eta ikasketa prozesu egokiak prestatzeko denbora eta baliabide gehiago!
Erretiroa aurreratzea! Eta galdutako erosahalmena berreskuratzea!
Enplegua bermatu, egonkortu eta interinitate tasa erreala jeistea!
Irakasle Teknikoen mantetzea zein ordezkoen lan baldintzak hobetzea!
Lizentziak eta baimenak hobetzea
Lan osasun, berdintasun eta euskara planak garatzea
Urtarrileko grebek bi mahai deitzera eta pausu bakan batzuk ematera behartu dute Jaurlaritza. Tamalez, oraindik grebetako eskaerei erantzungo dioten balizko proposamenetatik urrun dago. Astelehenean, bilera batera deitu zituen sindikatuak aldez aurretik idatzizko inongo proposamenik bidali gabe eta ahoz.
Herenegun, azken uneko bilera batera deitu gintuzten eta, %90eko ordezkaritza badugu ere, borroka honetan ez dauden sindikatuekin akordio kazkar bat sinatzen saiatu ziren. Bi egunetan helarazi zizkiguten edukiak ez ditugu nahikotzat jotzen. Beraz, beste behin ere Hezkuntza Sailaren asmoa negoziaketak irudikatzea izan zen. Argi dago grebak direla Jaurlaritza mugiarazten dutenak.
Kaleak hartzen jarraituko dugu lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko, ikasleen beharrei modu egokian erantzuteko ezinbestekoa baita.
Bukatzeko azken mezu bat! Garrantzitsua erabat! Gaur hemen milaka irakasle zaudete.. gaur ere IRAKASTEN!!!!! Gure ikasleek ez dute mundu erraza izango… eskuin muturraren gorakada, matxismoarena, faxismoarena, arrazakeria gordiñena.. itsasoan pertsonak hiltzen dituena…
Eta gaur… gaur zuek ikasleei irakasten ari zarete!!
Beste Gizarte bat nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, arrazakariarik eta matxismorik gabekoa, berdintasunean oinarritua, denontzat izango den hezkuntza publikoa eta zerbitzu publikoak nahi baditugu borrokatu behar dela!
Zorionak beraz eta entzun ozen!! Jarraitu horrela.. Jarraitu mesedez zuen ikasleen erreferente izaten!
GORA HEZKUNTZA PUBLIKOA!
GORA HEZKUNTZA PUBLIKOKO IRAKASLEAK!
GORA ZUEK!!
Leave A Comment