Gaur, martxoak 6, Mahai Negoziatzailea izan dugu Lakuan. Hitzarmen berriaren 29  eta 33.artikuluak aldatzeko akordioa sinatu dugu eta Ikastetxeen Esleipenen gaia jorratu dugu.

HITZARMENEKO 29. ETA 33.ARTIKULUAK
Negoziazio luze baten ondoren, eta hainbat zirriborro eskuartean ibiltzearen ondorioz, STEILASetik ohartu ginen edukizko pare bat puntu ez zeudela jasota guk nahi genuen moduan. Batetik,
edoskitze metatua egun naturaletan zehazten zen lanegunetan zehaztu beharrean, eta bestetik, heriotzagatiko lizentzian ere egun baliodunak jasotzen ziren lanegunak izan ordez.

Hau horrela, bi puntu hauek zuzentzeko eskera egin genion Hezkuntza Sailari. Gaur, gure eskaera aintzat harturik, bi zuzenketa hauek barnebiltzen dituen akordioa sinatu dugu. Beraz, lan hitzarmeneko 29. eta 33.artikuluetako lizentziak lanegunetan disfrutatuko dira.

IKASTETXEEN ESLEIPENA*
Administrazioak jakinarazi digunaren arabera, ikastetxeetarako atxikimenduen gaia oraindik airean dago eta, badirudi, Berritzeguneetara atxikita jarraituko dugula. Ikastetxeen Esleipenari dagokionez, eta aurreikusten denaren arabera, Berritzeguneetako adostasun bilerak ez dira gauzatuko eta prozesua telematikoki burutzeko asmoa du sailak, orain arteko araudia aplikatuz. Hau esanik, prozesuak honela aurreikusten dira:
1. Lekualdatze-lehiaketa egingo da orain arteko langile finkoekin. LAL horretan ez dira meritu-lehiaketan atera diren lanpostuak eskainiko.
2. Ikastetxeen esleipena: maiatza aldera, meritu-lehiaketaren ondoriozko finkoen zerrenda argitaratuko da (gora jotzeko helegiteak, ukoak, ordezkoak… kontuan hartuta), eta langile horiek kontratuak sinatuko dituzte ikastetxeen esleipenean finko moduan parte hartu ahal izateko. Aldi baterako ezintasunean (bajan) dauden langileek ezingo dutenez kontraturik sinatu lanera itzuli arte, dagokien Berritzeguneko lanpostu bat gordeko zaie. Hortaz, orain arte bezala, lehenik eta behin finko guztiek egingo dute esleipena (meritu-lehiaketan finkatutakoak barne), eta ondoren bakantedunek.
3. Ikasturte hasierako esleipena (IKHA/COCU)

*ADI! Informazio hau mahaian eta ahoz adierazitakoa da eta beraz, behinbehinekotzat hartzea eskatzen dizugu. Zehaztasun gehiago dugunean
helaraziko dizugu.

ORDEZKOEN ARAUDIA
Gai ordenean jasota bazegoen ere, gaurko mahaian ez da gaia jorratu, Hezkuntza Sailak ez dituelako sindikatuon azken ekarpenak landu.