Atzera begirako hitzarmen-proposamen bat egin duzue berriro, Greba Amaierako Akordioa urratzen duena.

Hitzarmen bat sinatu nahi dugu, baina ez aurrekoan jasotako eskubideak galtzearen kontura, ezta GAAn jasotako eskubideen galera ekarriko duenik. Eta hori da, hain zuzen ere, patronalek eskaintzen digutena. Hitzarmen berria sinatzeko, eskubideak kendu nahi dizkigute eta atzerapausoak onartuarazi. Baina ez gaude horretarako prest eta irmoki adierazten esaten dugu hitzarmen berri bat sinatzeko, hitzarmen honek jaso behar dituela bai 17-21 hitzarmenean eta bai GAAn jasotako eskubide guzti-guztiak. Nola sinatuko dugu 2025ean 2024an baina gutxiago kobratzera eramango gaituen lan hitzarmen bat? Non ikusi da halakorik? Sinatzen EZ badugu eskubide guztiak mantentzen ditugu, baina zer gertatzen da patronalen proposamena sinatuz gero?

 DBHn, Batxilergoan eta LanHezn % 16ko soldata igoera galtzen dugu, eta 2025etik aurrera % 15,43koa izango litzatekeena.
 Dietak, kilometrajea… bezalako kontzeptuetan % 16ko igoera galtzen dugu.
 Ikasgela itxieragatik kaleratuz gero, eta birkokatu ezean?, lan egindako urte bakoitzeko 26 egun, eta denbora mugarik gabe, kobratzeko eskubidea galduko dugu.
 Hitzarmenko artikulatuetan ez da jasotzen 25-26 ikasturtetik aurrera irakastorduak murriztuko direnik, eta zalantzak sortzen dira irailetik aurrera aplikatuko ote diren.
 6 hilabetetik gorako produkzioaren gorabeherengatiko egindako kontratu guztiak lehen egunetik mugagabeak izateko eskubidea galtzen dugu.
 Administrazioko eta idazkaritzako langileak birkokatzeko eskubidea galtzen dugu.
 Gabonetako, Aste Santuko eta udako opor-eguna batzuk galtzen ditugu HH1en.
 Ez du jasotzen 8 asteko guraso-baimena.

Patronalek 29 greba egun egitera behartu gintuzten aurreko hitzarmena lortzeko, eta 14 egitera behartu gaituzte GAA sinatzeko. Sinaduraren ondoren, sinatutakoa betetzeari uko egiten diote eta epaitegietara joatera behartzen gaituzte, eta, urtebete baino gehiago igaro ondoren, osotasunean aplikatu gabe jarraitzen dute. Eta, hau gutxi balitz, hitzarmen berri batean txertatzeko, eskuratutako eskubideak galtzea eskatzen digute.

EZ gaude prest patronalek proposatzen diguten irtenbiderik gabeko bide honetan jarraitzeko! NAHIKOA DA!

Lortutako eskubide guzti-guztiak jasotzen dituen hitzarmena bakarrik sinatuko dugu, atzerapausorik gabe eta ez-betetzerik gabe, eskubide horiek guztiak hitzarmen berririk sinatu gabe baditugulako.

LAN BALDINTZAK HOBETZEKO BORROKAN JARRAITUKO DUGU!