Armairutik atera edo ez dikotomian erori baino, interesgarriago zaigu armairuaren bizipenak dituen hamaika erpinak mahai gaineratzea eta eztabaida ikuspuntu zabalagoaz jorratzea. Hau da, zerk eragiten du norbait armairuan egotea, eta nork eta nola bideratzen gaituzte armairuan egoteko. Zenbat armairu daude? Heteroarauatik at dauden gorputz guztiak armairuan daude? Heteroarauan bizi diren LGTBIQ+ pertsona guztiak egoera guztietan armairutik kanpo bizi ahal dira? Guztion begibistaren aurrean heteroarauan bizi diren bikote heteroak araua betetzen dute edo arautik at dauden bizipen eta praktikak izkutuan egiten dituzte, besteen oniritzia izateko? Nork esaten du zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki? Nondik ikasten dugu epaitzen, eta  nola barneratzen ditugu epaituak ez izateko mekanismoak? 

Aurten fokoa ez dugu biktiman jarri nahi, aurten fokoa erasotzaileetan jarri nahi dugu, zergatik pertsona bat Translesbohomofoa bihurtzen da? Nola? Zer egin dezakegu hori eraldatzeko?