III. eranskinaren negoziaketa (Ordezkoen Araudia)

Azken proposamena astearte iluntzean jaso genuen. Saila, adostasuna egon izan balitz atzo bertan sinatzeko prest zegoen, baina argi utzi genuen ez genuela aztertzeko astirik izan eta denbora behar genuela ondo begiratzeko. Dena den, dokumentua nahiko aurreratua eta findua dago, beraz epe laburrean esku artean izango dugu.

Gainbegirada bat eman ondoren, positiboki baloratzen ditugun onura batzuk atzeman ditugu, baina osotasunean aztertu eta ekarpenak bidali behar ditugu ondorengo egunetan.

Lanaldi osoko lanpostu hutsei uko egiteko akordioa

Gaiak denboratxo bat badarama mahai gainean eta atzoko bileran lanaldi osoko lanpostu hutsei uko egiteko aukera baliatzen duen akordioa sinatzeko proposamena jarri ziguten mahai gainean.

Akordio honek, urtero lanaldi osoko lanpostu hutsei (bakanteei) uko egiteko aukera ahalbidetzen du eta horregatik sinatu genuen. Beraz, Berritzegunera lotuta egoteak langileentzat suposatzen duena kontuan izanda, akordio honen bidez, udako esleipenean (COCU) parte hartzeko aukera izango da lotura hori apurtuz eta beste aukera batzuk ahalbidetuz.

Deialdia gaur bertan argitaratu da.

Bestalde, honekin lotuta, jakinarazi behar dizugu, aurtengo udako esleipenetan eskainiko diren lanpostu guztiak ez direla bakanteak izango adierazi digutela. Lan hitzarmen berriaren ondorioz sortuko diren lanpostu berri guztiak ezin dira lanpostu huts moduan (bakante) banatu, lanpostuen zerrendan oraindik ezin direlako sartu funtzio publikoak balekoa eman arte. Beraz, lanpostu askok hamar hilabeteko iraupena izango dute (lan metaketak). Hau da, ekainaren 30era arte.

Honen aurrean, STEILAStik kontratu mota hauek nolabait saritu nahian Hezkuntza Sailari uda kobratu eta puntuatzea eskatu diogu, idatziz ere helaraziko diegu, baina gaur gaurkoz, ez daukagu horrela izango denaren bermerik.

Errelebo kontratuak

Aurtengo apirilaren 1etik aurrera, lege aldaketa bat dela medio, errelebo kontratua hartzeko aukerarik gabe geratu gara, lege berriaren ondorioz errelebistak finkoak izan behar dutelako lehen egunetik lanaldi osoan. Arazo hau konpotzeko, baldintzak bete ahal dituzuen langileei sms eta emaila bidaliko zaizue eta errelebo kontratua hartzeko aukera izango duzue, meritu lehiaketan ordezkoen zerrendan dauden izangaien lanpostu finko bat eskeiniz.

2025ean erretiro partziala hartzeko baldintzak betetzen dituzuen langile finkoek, Hezigunean argitaratu den galdetegiaren bidez jakinarazi beharko diozue Sailari.

EPE

Jakinarazi digutenez, maiatzaren 28 tik aurrera finkapena lortu duten langileekin harremanetan jarriko dira, kontratuen sinadura burutzeko. Hau fisikoki gauzatuko da lurralde ordezkaritzetan.

Azterketa medikua gaindituta eta dokumentazioa igota duzuen guztiek sinatu ahal izango duzue, nahiz eta bajan egon edo lizentzia/baimenen bat indarrean izan. Uko egin duzuen langileen zerrenda datorren astean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (BOPV) argitaratuko dutela jakinarazi digute.

Berritzegunera atxikita dauden ikastetxeen esleipena

Ikastetxeen esleipena betiko irizpideak jarraituz egingo da. Meritu lehiaketan aukeraketa egin genuenean, Hezkuntza Laguntzako Espezialisten kasuan 472 plaza, urtarrilean ikastetxez aldatuko giñela aurreikusten zen, azkenean hori ez zen gertatu eta horrek eraman gaitu gaur egungo egoerara.

Meritu lehiaketan Berritzegunez aldatzea egokitu zaizuen langileek ezin izango duzue egonkortze fasean parte hartu, eta kenduak edo lekualdatuak eta borondatez zentroz aldatzea fasera pasako zarete.

Guzti hau gertatu zitekela jakinda ere, sailarekin salbuespenezko neurriak negoziatuko genituenaren itxaropena genuen. Martxoan proposamen bat helarazi ziguten eta negoziatzeko prest agertu ginen baino ez zen ezer negoziatu. Atzo argi utzi ziguten ez dutela ezer aldatuko, ikastetxeen esleipenaren araudia jarraituko dela. Steilasen oso argi daukagu, berriro ere, gure sektorak pairatzen duen utzikeria gero eta larriagoa dela. Meritu lehiaketaren deialdia argitaratu zenetik, 2022ko abenduan, sailak bi urte eta erdi izan ditu prozesua amaitzeko baino bitartean aurreikusi zitezkeen egoera guztiak era egoki batean bideratu beharrean dena atzeratuz joan dira eta horren ondorioz gaurko egoeran aurkitzen gara, non meritu lehiaketan lortutako puntuazioak ez duen iñongo ondoriorik izango. Atzoko bileran saikera egin genuen arren, prozesuaren amaiera gainera etorri da eta ezin izan dugu konponbiderik lortu.

Okupazio Terapeutak /Fisioterapeutak

Berritzegunera atxikituta zaudeten bi kolektibo hauetako langileen esleipenaren inguruko zehaztapenik ez dugu oraingoz. Jakinarazi diguten zehaztasun bakarra telematikoki ez dela gauzatuko izan da. Informazio zehatzagoa izatean jakinaraziko dizuegu.