Deitzaile sindikatuok bildutako datuen arabera (LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde, EHNE-Nafarroa, Solidari eta HIRU), gaur Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan deitutako lanuzte orokorrak jarraipen handia izan du. Izan ere, Espainiako estatuan eta Europako lurraldean (Italia ondoren) Palestinaren alde egin diren mobilizazio sindikalen artean, honek izan du eraginik handiena. Era berean, Euskal Herrian azken urteetan egin den mobilizazio sozial handienetakoa da, eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsonak baino gehiago izan dira.

Gaurko egun arrakastatsuen ondoren, deitzaile sindikatuok instituzio publikoak (gobernu autonomikoak, udalak, unibertsitateak), enpresa-elkarteak (Confebask eta CEN) eta enpresa guztiak Israelekin dituzten harreman instituzional eta komertzialak bertan behera uztera dei egiten diegu: ezinezkoa da genozidio baten kontura negozioak egitea.

Lanuztearen datuak

Beasaingo, Irungo eta Lebarioko CAF, Beasaingo Indar, Arcelor Olabarria, Itsasondoko Jaso, Indaux, Nemak, Oñatiko Hijos Juan de Garay eta Natra Zahor, Azpeitiko Biele, Leitzako Torraspapel, Aceros Moldeados, Guerra Hermanos, La Barranquesa, Acciona Irunberri, Kybse, Cementos Lemona, Gestamp Bizkaia, Cemosa, Forging, Consonni, Protec Arisawa, Tamoin, Delcoi, Purgasa, Fibertecnic, ABC, Artiach, Unilever, Auria Solutions, PEPSI Gasteiz, Astigarraga Kidline, ABB Niessen, Sapa, Mendiola, Sammic eta Elkar argitaletxeak, besteak beste, geldialdi osoa edo nagusia egin dute.

Kooperatibek ere geldialdia egin dute, hala nola Oñatiko Ulma, Fagor Automation eta Fagor Ederlan, Arrasateko Copreci, Eskoriatzako eta Aretxabaletako HUHEZI, eta Lakuntzako Sakana Kooperatiba. Gasolindegi gehienek gutxieneko zerbitzuetan baino ez dute lan egin.

Era berean, lanuzteak eragin nabarmena izan du enpresa handietan, hala nola Mercedes, Volkswagen Nafarroa, Cinfa, SNA Europe, KSB ITUR, Laminaciones Arregi, Sidenor Basauri, MESA Mungia, MASA, Radimer Forjas de Berriz, ECS Zaldibar, Mondy, Arteche, Aludium, ZIV, Arcelor Mittal Tubular Legutio. Batzuetan (VWn gau-aldian 150 auto gutxiago ekoitzi dira) eta beste batzuetan, hala nola Arcelor Sestaon, ekoizpena eten egin da.

Zerbitzu publikoetan, azpikontratek barne, lanuzte eta mobilizazio nabarmenak izan dira Eusko Jaurlaritzan, Nafarroako Gobernuan, Osakidetzan, Osasunbidean, EiTBn, Guggenheim Museoan, Portu Agintaritzan, suhiltzaileen parkeetan, garraio publikoan (Donostian hamabi linea urbano eten dira eta Euskotren gutxieneko zerbitzuetan ari da), justizia administrazioan, hiru Foru Aldundietan eta unibertsitateetan. Hogueita bat bat udalek itxi dute, besteak beste Usurbil, Hernani, Astigarraga, Beasain, Zizurkil, Ordizia eta Bergara, baita udal kiroldegi askok ere.

Hezkuntza publikoan eta ikastoletan jarraipena nagusia izan da, eta ia ikastetxe guztietako jangela ixteko iragarpena egin da. Lehenengo jarraipenaren arabera: hezkuntza publikoan Gipuzkoa eta Bizkaian %60 ingurukoa izan da, Araban portzentaje hori gainditu du, Nafarroan apalagoa izan da; Haurreskolak Partzuergoan %85, ikastoletan %80; EHUn jarraipena masiboa izan da eta jarduera akademikoa bertan behera utzi da.

Mobilizazioak

Mobilizazio ugari egin dira, lan-zentroen aurrean hainbat elkarretaratze eta pikete.

Eguerdian 110.000 pertsona baino gehiago izan dira lau hiriburuetako manifestazioetan: Bilbon 55.000 baino gehiago, Donostian 18.000, Gasteizen 22.000 baino gehiago eta Iruñean 15.000. Palestinaren alde egin den mobilizazio sozial handiena da Euskal Herrian.

Hiriburu bakoitzean zutabeak antolatu dira, auzo eta poligono desberdinetatik abiatuta manifestazioaren hasierako puntuan elkartu direnak. Manifestazio bakoitza amaitzean, sindikatu ordezkariek protesta eskakizunak adierazi ditugu, eta Palestinako komunitateko ordezkari bat ere izan da. Ekitaldia “La Internacional” abesten amaitu da, arabieraz.

Arratsaldean Gernika-Palestinak deitutako 120 mobilizazio baino gehiago egin dira herri eta auzoetan. Iruñean, Tuteran eta Lizarran greba sindikaleko manifestazioak egin dira.

Jardunaldiaren eskakizunak:

  • Langile-klase osoaren elkartasuna adierazi Palestinako herriarekin.
  • Israelek Palestinako herriaren aurka, AEBetako Gobernuaren babesean, egiten ari den genozidioa eta giza aurkako krimenak salatu.
  • Mendebaldeko Bankadako Palestinako lurraldearen kolonizazio etengabea eta horrek langile palestinarren lan eta bizitzeko baldintzetan dituen ondorio larriak salatu.
  • Gaza-ko genozidioaren amaiera berehalakoa exijitu eta Palestinako okupazioa eta kolonizazioa amaitzen duen eta herriari askatasunean bizitzeko eskubidea bermatzen duen ebazpen integrala eskatu.
  • Enpresari eta instituzioei, bertako nahiz nazioartekoei, Israelekin dituzten harreman komertzialak bertan behera uzteko eskatzea. Genozidio baten kontura negozioak egitea ez da onargarria.
  • EB-Israel Bazkidetza Hitzarmena osorik bertan behera uztea eskatu.