Atzo, hilak 23, hainbat langilek jasotako mezu baten bidez Haurreskolak Partzuergoak ondorengo mugimendua duela jakin genuen:
2024ko akordioa ez betetzearen ondorioz, adiskidetze saioa burutu zen Haurreskolak Partzuergoarekin. Bertan, urriaren amaiera arteko lan metaketa kontratuak egitea adostu zen, azaroak 1etik aurrera lanpostu zerrendara gehituko ziren eta horiek azaroaren 1ean hasteko LEP kontratu izaerarekin banatuko zirela adostu zen.
Azken egunetan gai honen inguruan genuen informazio eza ikusita, galdera luzatu diogu Haurreskolak Partzuergoari eta ez dugu inongo erantzunik jaso bertatik.
Baina badirudi plan aldaketa izan dela. Alde bakarrez eta alde sozialari jakinarazi gabe, Partzuergoak Lan Metaketen iraupena luzatzea erabaki du eta lanpostu horiek lanpostuen zerrendan txertatzea ahalbidetuko duen txostenaren esperoan, «ahal bada ikasturtea bukatu arte luzatuko dira».
Beste behin ere inprobisazioa eta ezjakintasuna nagusi dira Haurreskolak Partzuergoan eta Hezkuntza Sailean. STEILAS sindikatutik beharrezkoak diren pausuak emango ditugu 2024ko akordioa ahalik eta azkarren eta modu egokienean betearazteko; zerbitzua eta langileen lan baldintzak jokoan daude.
Euskal Herrian, 2025eko urriaren 24ean.
Leave A Comment