Azken hamarkadetan aplikatutako hezkuntza politikek eskola-segregazioa areagotu dute EAEko hezkuntza sisteman. 2023ko Hezkuntza Legeak arazoari errotik heldu beharrean hona ekarri gaituen sistema duala betikotu nahi izan du, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa asmatuz, ikastetxe publikoak eta itundutako pribatuak eskubideetan eta betebeharretan berdindu nahian.

Hezkuntza Sailak neurri estetikoak baino ez ditu proposatu, egiturazkoak alde batera utziz. STEILASetik segregazioari aurre egiteko ezarri behar diren egiturazko neurriak diagraman txertatu ditugu, ezinbestekotasunaren arabera kanpotik barrura adierazita. Behar beharrezkoa da, beraz, hezkuntza-sare publiko bakarreruntz urratsak ematea, hori baita EAEko hezkuntza sistema erabat inklusiboa eraikitzeko aukera posible bakarra.

STEILASek elkarlanerako proposamen zehatzak aurkezten ditu eta egoerak eskatzen duen mailan aritzea eskatzen die Hezkuntza Sailari zein alderdi politikoei.