2025ean, TEJIei soldata igoera aplikatu diete, eta, ondoren, deskontua. Horrekin batera, ikastetxeen titulartasunek itzultzeko eskatu dute.
2024ko otsailean, sektorean ordezkaritza duten sindikatuek eta patronalek Greba Amaierako Akordioa (GAA) sinatu genuen. Bertan, langile guztientzat eta kontzeptu guztietan adostutako soldata-igoerak % 16koak izan ziren. TEJIentzat 2007,06 €-ko oinarrizko soldata da, baina Ordainketa Eskuordetutik denbora daramate % 24ko igoera ordaintzen, hau da, 2146,90 €, eta kopuru hori da TEJIek aspalditik jasotzen dutena. 2025eko urtarrilean, Ordainketa Eskuordetuak taula berri batzuk argitaratu zituen, igoera handiagoarekin, eta, horrela, oinarrizko soldata 2323,20 €-koa izan zen. Maiatzean, Ordainketa Eskuordetuak jakinarazi zuen akats bat egon zela, eta 2025eko soldatak 2146,90 €-koa izan behar zuela. Egoera horren aurrean, ikastetxeen titulartasunek nominak zuzendu zitzaketen une horretatik aurrera, eta kopuruak langileen esku utzi, nominetan “2025aren kontura” adierazten baitzen. Horrek esan nahi du 2025eko soldata igoerak sinatzen direnean, langile horiei 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean soberan jaso dutena deskontatuko litzaiekeela. Hori litzateke egokiena, izan ere, nahiz eta egia den une honetan zenbateko hori ez dagokiela langileei, uneren batean egokituko zaie, baina titulartasunei ez dagokie eta ez zaie egokituko inoiz.
Ikastetxe gehienetan kopuru horiek itzultzeko eskatu dute, eta hori egiteko modua inplikatutako langileekin adostu behar da. Aukera bat izango litzateke 5 hilabetez jasotako gehiegizko kopurua, 5 hilabetetan zehar itzultzea.
Ordainketa Eskuordetuko soldataren % 100a jasotzen duten langileek aukera lukete ez itzultzeko baina, kontuan hartu behar dute goiko lerroetan azaldu duguna, 2025eko soldata igoerak sinatzeko unean, 2025eko lehen 5 hilabeteetan soberan jaso dutena deskontatuko litzaiekeela.
Edozein kontsulta egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Araba: 945141104 Bizkaia: 944100298 Gipuzkoa: 943466000
STEILASek langileen lan baldintzen alde borrokan jarraituko du!
Leave A Comment