Iragan urteko abuztuan, ustekabean, irakaskuntza artistikoetako LEP deialdia argitaratu zuen Nafarroako Hezkuntza Departamentuak. Zenbait espezialitateetan 30 urtez deialdirik izan ez duten espezialitateak atera dituzte oposizio-lehiaketara. Horrek esan nahi du irakasle horiek 30 urte eman dituztela Arte Eskolatan edo Kontserbatoriotan interino bezala lanean postu berdinean, Europar Batasuneko ekainaren 28ko lanari buruzko 1999/70/CE zuzentaraua urratuz. Aipatzekoa da espainiar estatuak ez duela zuzentarau honen trasposiziorik egin, 27 urte beranduago ere ez duela enplegu publikoaren behin-behinekotasuna bideratzeko neurririk aplikatu nahi.
Administrazioaren utzikeriak, edo zitalkeriak, ataka zailean uzten ditu erretiroa hartzeko urte gutxira dauden bitarteko langileak. Oroi dezagun 2022an Hezkuntza Departamentuan egonkortze prozesu bat abian jarri zuela eta lanpostu hauek ez zituela kontuan hartu, inongo azalpenik eman gabe.
LEP deialdi hau argitaratua dago eta geldiezina da. STEILASek uste du egonkortasuna nahitaezkoa dela Arte Eskolak eta Kontserbatorio nahiz Musika Eskoletako proiektuen indartzea, baina ezin da langile interinoen eskubideen kontura egin.
STEILASek irtenbide bat eskatzen du hainbat urtez behin-behineko postu berdinean aritu diren irakasleentzat.
Finkotasuna orain!
Leave A Comment