Laburpena
Jardunaldiak formatu irekian egin dira, Leioako Campuseko hainbat fakultatetan, honela:
- jardunaldia) Urriak 31, ostirala. Unibertsitate publikoaren finantzaketari dagokionez, Carmen Perez Esparrells Madrilgo Unibertsitate Autonomoko gonbidatu nagusia izan zen. Ondoren, sindikatuen mahai-ingurua egin zen, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuen parte-hartzearekin.
- jardunaldia) Azaroak 20, osteguna. Unibertsitate publikoaren defentsan, Enrique Javier Diez Gutierrez-ek, Leongo Unib.-ko irakaslea, unibertsitate publikoari buruz idatzi duena, parte hartu zuen. Ondoren, Maria Eugenia Ruiz Galvezek, Madrilgo Complutense Unibertsitateko doktore laguntzaileak, UCMxlapública plataformaren esperientzia konpartitu zuen. Amaitzeko, Topaguneko Arantza Fdez de Garayaldek hezkuntza publikoaren aldeko plataformaren funtzionamendua azaldu zigun.
- jardunaldia) Azaroak 28, ostirala. Mahai-ingurua alderdi politikoekin. Alderdi politikoetako legebiltzarkideek, Sumar, EH Bildu eta PP EHUren finantziazioari buruz ari ziren, Eusko Legebiltzarrean aurrekontua eztabaidatzen ari ziren egunetan.
Jardunaldiak EHUagenda 2030ak proposatzen duenaren barruan sartzen dira, zehazki IKD i3 (kalitatezko hezkuntza eta erakunde sendoak) atalean.
Hitzaldi batzuk euskaraz izan ziren, sindikatuen eta alderdi politikoen mahaiak adibidez, eta jardunaldien hasiera elebiduna izan da 3 egunetan.
EHUko Ekonomia Aplikatuko Departamentuak STEILAS sindikatuarekin partekatu du koordinazioa, kartela egiteko eta abarrez lanez arduratu baita, eta, horrez gain, bere afiliazioaren artean zabaltze lanak egiteaz arduratu da.
JARDUNALDIEN DATUAK
Antolatzaileak: STEILAS sindikatua, EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailarekin elkarlanean.
Hitzaldiak egiteko tokia Leioako Campusa izan da, 3 fakultate ezberdinetan:
- jardunaldia) Fakultateko Gradu Aretoan (Leioa)
- jardunaldia) Hezkuntza Fakultateko 1S02G Aretoan (Leioa)
- jardunaldia) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko F mintegian (Leioa)
Gaiaren arabera, jardunaldi bakoitzerako fakultaterik egokiena bilatzen saiatu gara.
DEIALDIARI EGOKITASUNA
- a) Proposamena deialdiaren helburuetara egokitzea
Proposamena EHUtik dator, Leioako Fakultateetan (Bizkaiko Campusa) egiteko. Unibertsitate komunitateari edo gizarteari zuzendutako jardunaldi irekiak izan dira.
EHUagenda 2030ean planteatutako helburuen barruan sartzen da, zehazki, honako atal honetan:
– IKD i3: kalitatezko hezkuntza, erakunde sendoak
Bertan, aipatzen dena bat dator proposamen honetan planteatutakoarekin.
- b) Jardueraren interesa: maila tekniko-zientifikoa, Campuseko diziplinekiko harremana, etab.
Jardunaldietan jorratu beharreko gaiak hauek izan dira:
- jardunaldia) Unibertsitate publikoaren finantzaketari buruz, gonbidatu nagusia UAMeko Carmen Pérez Esparrells aditua izan zen. Ondoren, LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuen mahai-ingurua egin zen.
- jardunaldia) Unibertsitate publikoaren defentsan, non TopaGune plataforma hasi zen irakaskuntza publikoaren defentsan eta, ondoren, Enrique Javier Diez Gutiérrez Leon-go Unib.-ko irakaslea unibertsitate publikoa defendatzen. Amaitzeko, Maria Eugenia Ruiz Galvezek UCMxlapública plataformaren esperientzia kontatu zuen Madrilgo autonomia erkidegoarekin duten gatazkan.
3) Mahai-ingurua, Sumar, EH Bildu eta PP alderdi politikoekin, Eusko Legebiltzarreko aurrekontuen negoziazioan.
Laburbilduz, jardunaldietan parte hartuko duten Espainiako Estatuko hainbat unibertsitatetako irakasleek eta pertsonek (sindikalistak, parlamentariak…) gaiekin harreman zuzena dute.
- c) Hainbat jarduera koordinatzea, kalitatea eta proiektuen bideragarritasuna.
Iñigo Antepara Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Araba) irakasleak egin zuen proposamena, baina STEILAS sindikatuarekin partekatu dute.
- d) Ekitaldiaren proiekzioa: departamentua, zentroa, campusa, tokikoa, erregionala, nazionala edo nazioartekoa, bertaratutakoen kopurua.
EHUri dagokionez, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle batek egiten du proposamena, Ekonomia Aplikatua sailekoak, eta unibertsitate publikoaren finantzaketaren gaiak leku ezin hobea du.
EHUz gain, STEILAS sindikatua ere bertan izan da, eta afiliaziora joateko gonbita egin du. Hedapen ahalegina egin arren, parte-hartzea ez da aurreikusitakoa izan.
- e) Gizarte-inpaktua eta Garapen Iraunkorreko Helburuekiko lotura. ODSekin lotutako gaiak eta publiko ez espezializatuari irekitako jarduerak, dibulgazio-hitzaldiak, erakusketak, etab.
ODSei dagokienez, eta aurretik deskribatu den bezala, unibertsitate publikoaren finantzazioa IKD i3 (kalitatezko hezkuntza eta erakunde sendoak) barruan sartzen da.
Proposatutako formatua jardunaldi irekien formatua izan da, maila ez oso teknikoarekin, mundu guztiarentzat izan dadin.
- f) Aurreikusitako finantza-baliabideak proposatzen diren helburuetara egokitzea.
Deialdi honetan 1.200€-ko diru-laguntza eskaera egin da, bidaiak, ostatua, dietak edo hizlarien gratifikazioa ordaintzeko, eta honela proposatzen zen:
- eguna) 360 euro EHUtik kanpoko hizlari baten gastuengatik (UAMko Carmen Pérez Esparrells)
- eguna) 480 euro EHUtik kanpoko bi hizlariren gastuengatik (Leongo Unib.ko Enrique Javier Diez Gutiérrez eta UCMko María Eugenia Ruiz Gálvez). Beste hizlariei saria eta janaria bakarrik ordaindu behar zaie.
- eguna) 360 euro EHUtik kanpoko hiru hizlariren gastuengatik (3ak EAEkoak dira)
Azkenean, 899,50 euroko diru-laguntza eman da.
Aurrerago azaldu bezala, hasierako programan aldaketak egin behar izan direnez, horrek eragina izan du gastu banaketan, eta hasierako aurreikuspen horrekin alderatuta moldatu egin da.
- g) Beste erakunde batzuekin koordinatutako finantzaketa. Puntuazio handiagoa lortuko da kanpoko finantzaketa zenbat eta handiagoa izan, eta deialdi honen bidez estali beharreko ehunekoa txikiagoa izango da.
STEILAS sindikatuak hizlarien saritzeagatik edo kartelak egiteagatik sortutako gastuen ordainketan parte hartu du.
- h) Euskaraz egindako jarduerak.
Hitzaldiren bat euskaraz eman da, modu partzialean bada ere, hizlarietako batek hala egin nahi baitzuen. Itzulpen zerbitzurik ez dagoenez, une berean konpondu gara mundu guztiaren parte-hartzea bermatzeko.
Jardunaldi bakoitzaren moderazioaz arduratzen den pertsonak ele bitan eman die hasiera.
Jendeari irekitako errondan, bertaratutakoek nahi duten hizkuntzan hitz egin ahal izatea bermatu da.
LEHEN JARDUNALDIA
Unibertsitate Publikoaren finantzaketa
OHARRA: Hasiera batean bidali zen programan, hezkuntza publiko vs pribatutik hastea zen asmoa, baina jardunaldi horretako parte-hartzaileak urrian etortzeko ezintasuna zela eta, gaiaren aldaketa bat egin genuen jardunaldietan.
Eguna: Urriak 31
Ordutegia: 12: 00 – 14: 00
Tokia: Lan Harremanen Fakultateko Gradu Aretoa (Leioa)
Hizlariek, azkenean parte hartu zutenek:
- Carmen Pérez Esparrells, Ekonomia eta Ogasun PublikoKo prof. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, https://ehubox.ehu.eus/s/MHTnXt6YS2ZE4sd jardunaldien gaiari buruzko sarrera egin zuena
- Mahai-ingurua sindikatuekin: LAB (Gabi), STEILAS (Iñigo), ELA (Gorka), CGT (Jon)
OHARRA: Jaengo Univ-eko Juan Hdez Armenterosek parte hartzea aurreikusita zegoen jardunaldien sarrera egiteko, baina erretiratuta egonda ez zuen bere prestutasuna adierazi egun hauetan hitzaldi labur bat emateko.
Jardueraren difuzioa:
- EHUtaula
- UPV/ EHUko Ekonomia Aplikatuaren Saila, informazioa saileko langile guztiei helarazi zaie
- STEILAS sindikatua. whastapp, telegram eta posta zerrendekin egindako kartelen zabalkundea (barne-foroa, PDI eta PTGAS)
![]() |
💸 Unibertsitate Publikoaren 💸 Finantzaketa Jardunaldiak
📍 Bizkaiko Campusa
📅 Eguna: URRIAK 31 📝 Unibertsitate Publikoaren finantzaketa ⏰ Ordua: goizeko 12: 00etan 📍 Tokia: Lan Harremanen Fakultatea. Gradu Aretoa (Leioa, UPV/EHU) 🎬 Sarrera: 🔸 Carmen Pérez Esparrells, Ekonomia eta Ogasun PublikoKo prof. Madrilgo 💰 Unibertsitate Autonomoa 👥 Mahai-ingurua sindikatuekin: 🔸 LAB, STEILAS, ELA, CGT 📢 ✍🏻 Antolatzailea: STEILAS sindikatua 🔥 Ez galdu! EHUren finantziazioa eztabaidagai. Zatoz eta parte hartu! 🎯 #EHUfinantzaketa #STEILASjardunaldiakEHU |
Bertaratutako pertsonak: 18 pertsona
- jardunaldiko argazkiak


BIGARREN JARDUNALDIA
Irakaskuntza publikoa vs pribatua
OHARRA: Hasierako programaren aldaketa azaldu da dagoeneko.
Eguna: Azaroak 20
Ordutegia: 12: 00 – 14: 00
Tokia: Hezkuntza Fakultateko 1S02G Aretoa (Leioa)
Hizlariek, azkenean parte hartu zutenek:
- Arantza Fernandez de Garayalde, Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko eta EHUko Gizarte Kontseiluko presidentea. Topagunea laburki azaldu zuen
- María Eugenia Ruiz Galvez, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktore laguntzailea eta UCMxlapública-n parte hartzen du. Madrilgo unibertsitateetan duten plataforma aurkeztu zuen https://ehubox.ehu.eus/s/aHxgjSBCwk7cyCF
- Enrique Javier Diez Gutierrez, Leongo Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko katedraduna, unibertsitate publikoaren defentsa egin zuena.
Jardueraren difuzioa:
- EHUtaula
- EHUko TEKAZEL eta IRI guztiei bidali zaie
- STEILAS sindikatua. whastapp, telegram eta posta zerrendekin egindako kartelen zabalkundea (barne-foroa, IRI eta TEKAZEL)
![]() |
💸 Unibertsitate Publikoaren 💸 Finantzaketa Jardunaldiak
📍 Bizkaiko Campusa 📅 Eguna: AZAROAK 20 📝 Irakaskuntza publikoa vs pribatua ⏰ Ordua: goizeko 12: 00etan 📍 Tokia: Hezkuntza Fakultatea. 1S02G aretoa (Leioa, UPV/EHU) 🎙 María Eugenia Ruiz Galvez, UCMko doktore laguntzailea eta UCMxlapúblian parte hartzen du. Universidad Complutense Madrid ⛓ 💥 🎙 Enrique Javier Diez Gutierrez, Hezkuntza Fakultateko katedraduna. León 📚 Unibertsitatea 🎙 Arantza Fernandez de Garayalde, Euskal Eskolak Publikoaz Harro Topagune eta EHUko 🫂 Gizarte Kontseilua
✍🏻 Antolatzailea: STEILAS sindikatua 🔥 Ez galdu! EHUren finantziazioa eztabaidagai. Zatoz eta parte hartu! 🎯 #EHUfinantzaketa #STEILASjardunaldiakEHU |
Bertaratutako pertsonak: 11 pertsona
- jardunaldiko argazkiak

HIRUGARREN JARDUNALDIA
Alderdi politikoen mahai-ingurua
Eguna: Azaroak 28
Ordutegia: 12: 00 – 14: 00
Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko F mintegia (Leioa)
Hizlariek, azkenean parte hartu zutenek:
- Mahai-ingurua alderdi politikoekin: Sumar (Lander Martinez), PP (Muriel Larrea), EH Bildu (Ikoitz Arrese)
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako EAJren eta PSE-EEren parte hartzea aurreikusita zegoen, baina azkenean uko egin zioten gonbidapenari.
Jardueraren difuzioa:
- EHUtaula
- EHUko TEKAZEL eta IRI guztiei bidali zaie
- STEILAS sindikatua. whastapp, telegram eta posta zerrendekin egindako kartelen zabalkundea (barne-foroa, IRI eta TEKAZEL)
![]() |
💸 Unibertsitate Publikoaren 💸 Finantzaketa Jardunaldiak
📍 Bizkaiko Campusa
📅 Eguna: AZAROAK 28 📝 Euskal Unibertsitate Publikoaren finantzaketa ⏰ Ordua: goizeko 12: 00etan 📍 Tokia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. F mintegia (Leioa, UPV/EHU) 👥 Mahai-ingurua alderdi politikoekin: 🔸 Batu, PP, EH Bildu 👐 ✍🏻 Antolatzailea: STEILAS sindikatua 🔥 Ez galdu! EHUren finantziazioa eztabaidagai. Zatoz eta parte hartu! 🎯 #EHUfinantzaketa #STEILASjardunaldiakEHU |
Bertaratutako pertsonak: 5 pertsona
- jardunaldiko argazkiak


ONDORIOAK
Balorazio orokorra positiboa da.
Asistentzia txikia izan den arren, bertaratutakoek hiru jardunaldietako interesgarritasuna helarazi digute. Zaila da jakitea zergatik bertaratu den hain jende gutxi; zabalkundea egin zen, ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Gaia komunikabideetan zegoen une horretan. Nolanahi ere, ahaleginak egin arren, ez da lortu ikasleak erakartzea.
Lehen aldia zen horrelako zerbait antolatzen genuena. Pentsatzekoa da, beste jardunaldi batzuen antolaketa errepikatuz gero, esperientziak antolakuntza erraztuko duela eta jende gehiago erakarriko dela.


Leave A Comment