Berriz ere berandu heldu diogu gaiari, ikasturtea dagoen momentuan egonda, eragina berandu etorriko delako.
Sindikatu guztiok alegazioak egin dizkiogu ebazpenari, alde batetik akatsak zituelako eta bestetik errealitatera eta behar den lan-baldintzetara ez zelako egokitzen. Hemen doa gure hausnarketa puntuz puntu:
• Hizkuntza Eskakizuneko lanpostua duten irakasleek klaseak gazteleraz aritzeko eskubideaz aritu gara. Lanbide Heziketako arduradunen ustetan nahikoa da Hizkuntza Eskakizuna ez duen irakasle batek ukatzea euskaldunak garenok gazteleraz klasea ez emateko. Ez gaude ados neurriarekin, badirudi gogoratu behar diegula euskaldunok gazteleraz ere badakigula eta gabeziak bi hizkuntzak ez dakizkienak dituela.
• 1.mailako duala dela eta, behin eta berriro adierazi dugu ikasgela bateko ikasle guztiak enpresetara joaten ez badira (eta askotan horrela gertatzen da), ikasle horiek eskolan irakasleak hartatu behar dituela eta ez dagoela horretarako ordu lektiborik ezarrita Lanpostu Zerrendetan.
• Irakasleen jardunaldiari buruzko taula zuzendu dute atal batzuetan, baina Dual orduak 7 orduetan sartu dituzte eta proiektuka lan egiteagatik (ETHAZI) irakastordu murrizketa ez dute inon adierazi (lan-akordio berriko 26.artikuluaren c) atala). Irakasleak egin beharko zaintzak 2ra jaitsi dute, hori bermatzeko nahikoa baliabide esleitu beharko dituzte mintegietara.
• Aparteko orduei limiteak ezartzeko eskariak egin ditugun arren, ez dute inongo aldaketarik ezarri.
• Tutoreek ikasle adin nagusien familiekin hitz egiterakoan pauta edo gida batzuk eskatu diren arren, ez dugu inongo erantzunik jaso.
• Ebazpenak adierazten du kasu batzuetan irakasleak bere kotxea erabili dezakeela. Ez dugu egokia ikusten hori horrela adierazita egotea, Hezkuntza Sailak jarri beharko lituzke beharrezkoak diren balibide materialak.
• C modalitateko espezialitateko formakuntzetan tutoretzak aitortzea eta ordaintzea ere eskatu dugu…
Beraz gai batzutan aurrera egin dugun arren, badira hobetzeko garrantzitsuak diren hainbat arlo ere. Hemendik Saialari exijitzen diogu bete beharrko baldintzak inolako atzerapenik gabe ezartzea.
Leave A Comment