Ez du hitzarmenak bakarrik esaten, orain Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berresten du, zeinetara jo behar izan dugun zenbait ikastetxek eskubide hori ukatu nahi izan dietenean langileei.

Hitzarmenaren 36. artikulua Gabonak eta Aste Santua oso argia da aldi horretako oporrak zein diren, eta, beraz, errekuperagarriak dira aldi horietan bajan egon bagara. Eskubide hori jasota dago hiru talde desberdinetan.

1.- Irakasleentzat:
“Irakasleaek eskubidea izango dute Aste Santuan eta Gabonetan eskola-egutegi ofizialean ikasleentzat ezartzen den oporraldi berbera izateko”
Horrek esan nahi du abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra arte ikasleek oporrak bazituzten, 16 egun errekuperatu ahal izango ditugula, eta datorren Aste Santuan, martxoaren 30etik apirilaren 12ra badira, 14 izango direla. Oporrak hartzeko datak enpresarekin adostu behar ditugu. Eta esaten dugu adostea enpresak ezin dizkigulako ezarri oporrak berreskuratzeko datak, bi aldeen artean adostu behar dira.Hori da EAEANk 2026ko urtarrilaren 15eko epaian berresten duena.

2.- Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileak: HH1eko Irakasleak, HTE…
“…haur Hezkuntzako Lehen Zikloko langileek eskubidea izango dute laneguntzat joko diren 10 eguneko oporraldia izateko, Gabonetan, Aste Santuan eta udan banatuta… 8 egun naturaleko oporraldia hartuko da Aste Santuan eta 9 egun naturalekoa Gabonetan.”44.j.art “…2 egun edukiko dituzte urtean libre hartzeko…”

3.- Irakasleak ez diren langileak: HLE, Administrazio eta Zerbitzuetako langileak…
“Irakasleak ez diren langileek eskubidea izago dute 7 egun naturaleko oporraldia izateko Aste Santuan, eta 9 egun naturalekoa, Gabonetan; era jarraituan, bata zein bestea.”
Hainbat ikastetxetan, irakasleak egoera horretan egon direnean eta opor horiek berreskuratzeko eskatu dutenean, eskola-egutegian agertzen diren egun berberak berreskuratzeko eskubidea aitortu beharrean, zuzendaritzek esan diete 7 egun baino ez dituztela Aste Santuan eta 9 Gabonetan. Nahiz eta, egiazta dezakezuen bezala, hitzarmenean argi eta ondo jasota dagoen eskubidea, ikastetxe batzuek errekuperatu beharreko egun kopuru osoa aitortzeari uko egin diotenez, epaitegietara jo behar izan dugu, eta hauek arrazoia eman digute.

Guztion artean hitzarmenean jasotako eskubideak defendatu eta erabili behar ditugu.