Adierazpen hau sinatzen duten erakunde sozial, politiko eta sindikalek dei egiten diete alderdi politiko guztiei, Botere Betearazleari eta Legegileari, Hezkuntza Ministerioari, Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Kontseilaritzei, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, gizarteari, hezkuntza-sisteman laikotasun-printzipioa erabat ezartzea lortzeko helburu demokratikoa gauzatzeko, eta horrela, ikasleen kontzientzia-askatasuna babesteko eta eskola-eremuan arrazoi ideologiko edo kulturalengatik ikasleak ez bereizteko.
Kanpaina horrek 20 urte baino gehiago ditu jada, eta hainbat ekimen, interpelazio politiko eta legegintza-proposamen egin dira txandakako gobernu bakoitzaren aurrean eta Diputatuen Kongresuaren aurrean. Hala ere, planteamenduetan bat etortzeak ez ditu lortu, orain arte, hezkuntza-sistemaren erabateko laikotasuna bermatzeko gai diren legeak.
Nazioarteko zuzenbidearen urraketak, genozidioak, gorroto-diskurtsoen gorakada eta berrarmatzea markatutako testuinguru batean, hezkuntza laiko, publiko eta inklusiboa inoiz baino beharrezkoagoa da bizikidetza baketsua, justizia soziala eta kontzientzia-askatasuna bere printzipioen artean izango dituen gizartea eraikitzeko.
Hori dela eta, gaur berresten dugu indarrean dagoela 2018ko otsailaren 22an Kongresuko Hezkuntza Batzordean onartutako legez besteko proposamena indarrean dagoela, kanpaina bateratu honen ekimen baten ondorioz, eta Gobernuari eskatzen diogu:
A- Eskolak erakunde publiko gisa izan behar duen ezinbesteko izaera laikoa bermatzea, erlijio konfesionala hezkuntza-sistema ofizialetik kanpo utziz, hau da, curriculumetik eta eskola-esparrutik kanpo.
B-Espainiako Estatuak Egoitza Santuarekin egindako Akordioak, eta beste erlijio-konfesio batzuekin ildo berean sinatutakoak ere, indargabetzea,; Gobernua agindu hori betetzera behartuz.
Zoritxarrez, mozio hori ez zuen kontuan hartu estatuko gobernuak aurreko legealdian. Bere garaian, 2018an, hainbat legebiltzar-taldek Hezkuntza Batzordean mozioa onartu zuten, talde hauek momentu hartan oposizioan egonik; baina iragan den legealdian (2019-2023) haietatik batek ere ez zuen eskatu mozio hori kontuan hartzea.
Tamalez, Gobernuak ez zuen mozio hori kontuan hartu, eta ez zuten ezta erreklamatu bere garaian -oposizioan egonik- Hezkuntza Batzordean onartu zuten parlamentu-taldeetako batek ere.
Ohiko eskuineko alderdien gorakadak eta zenbait parlamentu eta gobernu autonomikotan eskuin muturra sartzeak irakaskuntzaren merkantilizazio- eta pribatizazio-prozesuak areagotzen jarraitu dute, bai arlo publikoaren prekarizazioaren bidetik, bai sektore pribatuari lehentasunezko laguntza emateko neurrien bidez, gehienbat Eliza Katolikoaren kontrol ideologikoaren pean daudenei. Bestalde, gotzainek izendatutako pertsonak mantentzen dira ikastetxe publikoetan, erlijio-eskolak emateko, hezkuntza-komunitatea kristautzeko eta erlijio-proselitismoa egiteko. Praktika hori gero eta nabarmenagoa da ikastetxe publikoetan, erlijio minoritarioen ordezkariengatik, azken hauek baita proselitismoa egiteko helburua daukatelarik.
Kezkatzen gaitu, halaber, autonomia-erkidegoetan eta ikastetxeetan (beren autonomia pean) erlijioa eskatzen ez dutenei ematen zaien alternatibaren aplikazioak.
Aurreko guztiak kalte bikoitza eta larria dakar; izan ere, alde batetik, pribatizazio-politiken ondorioz, arrazoi ekonomiko eta sozialengatiko segregazioa areagotu egiten da, eta, bestetik, arrazoi ideologikoengatik hiru urtetik aurrerako ikasleak bereizten dira, haurtzaroko hainbat hitzarmen urratuz.
Eskuin muturretik planteatutako neurri xenofoboen aurrean, argi daukagu familia- edo gizarte-eremutik (eta arrazoi erlijiosoengatik) ikasle adingabeei arau, atributu edo sinbologia jakin batzuk inposatzeak ez duela suposatu inolako kalterik ikasle horiek hezkuntzarako eskubidean. Ikuspegi laikotik, botere publikoei eskatzen dieguna da eskolak babes eta lagundu ditzala adingabeak, bereziki hauek eskola-eremuan beren jokabidean edo itxura fisikoan eragina duten erlijio-inposizioetan oinarritutako arauak ez betetzea erabakitzen dutenean, horrela errespetatuz beraien kontzientzia-askatasuna.
Hezkuntza Sistemak pairatzen ari den pribatizazioa, merkantilizazioa eta konfesionaltasuna direla eta, beherago zerrendatzen diren erakundeok kezkatuta gaude, bai eskuin muturraren sarrerak erakundeetan dakarren atzerakadagatik, bai estatuko koalizio-gobernuak eskola publiko eta erabat laiko baten jomuga baztertu duela dirudielako. Horregatik erakundeok irmo eusten diogu honako hauen aldeko borrokari:
A- Irakaskuntzaren laikotasun osoa bermatzea. Horretarako, beharrezkoa delarik:
1- Erlijioen irakaskuntza konfesionala hezkuntzatik berehala ateratzea.
2- Ez finantzatzea -diru publikoarekin- doktrinamendu erlijiosoa inongo ikastetxetan.
3.- Irakaskuntzako Sare Publikoa sustatzea, funtsezkoa baita guztion hezkuntzarako eskubidea egituratzeko, eta progresiboki hezkuntza-itunekin bukatzea.
B- Demokrazia aurreko akordioetan oinarritutako Vatikanoarekiko Akordioak indargabetzea, Eliza Katolikoak hezkuntza-sistemaren barruan gaur egun dituen pribilegioen oinarri “legala” delako, nahiz eta bere eduki antidemokratikoak gero eta gehiago baztertzen diren gizartean eta politika arloan. Era berean, eskolan erlijioa emateko aukera ezartzen duten beste konfesio batzuekiko akordioak deuseztatu behar dira.
Horregatik guztiagatik, estatuko Gobernuari KONPROMISOAK eskatzen dizkiogu, printzipio hauek babesteko:oinarrizkoenak diren Haurren Eskubideetan oinarritutako konstituzio-eskubideak, hala nola kontzientzia-askatasuna babestea eta arrazoi ideologiko eta sozialengatik eskola-eremuan ez bereiztea. Horrek jarduera politikoak eta legegintza-neurri eraginkorrak eskatzen ditu, ikastetxe publikoen eskola-sarea indartzeko eta erlijioa hezkuntza-sistematik ateratzeko.
Gobernuaren immobilismoaren aurrean, Estatuaren laikotasun osoa lortzeko bidean aurrera egingo duten legegintza-jarduerak eskatzen jarraituko dugula iragartzen dugu, bereziki hezkuntza-eremuan.
Leave A Comment