LAL (Lekualdatze-lehiaketa)
Aste honetan, sailak akordio-proposamen bat helarazi digu, zeinaren bidez langile finko guztiek parte hartzeko aukera izango duten, lan hitzarmenak hori zehazten ez badu ere.
Horrez gain, STEILASetik aukera hori urtero bermatzea eta lan hitzarmenean jasota geratzea eskatu dugu. Sailak proposamena begi onez hartu du eta akordioa egokitzeko prest agertu da.
Beraz, akordioa moldatzen denean, sinatu eta lan hitzarmenean jasoko da. Horrela, LAL urtero egitea ahalbidetuko da, eta langile finko guztiek parte hartzeko aukera izango dute.
Orain arte ez zen ziurra LAL gauzatu aurretik hurrengo ikasturterako aurreikuspenak izango genituen ala ez. Atzo jakinarazi zigutenez, ordea, datu horiek maiatzaren hasierarako (LALa gauzatu aurretik) prest izango dituzte.
BALIABIDEAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK
Beste behin ere, irmoki salatu genuen baliabideak esleitzeko irizpideak negoziatzeko aukerarik ere ez zaigula eman, nahiz eta hori ezinbesteko baldintza izan beharko litzatekeen.
LANPOSTUEN EUSKALDUNTZEA
Jakingo duzunez gure LPZan (lan postuen zerrenda) lanpostu guztiak hizkuntza eskakizuna dute. Batzuk, gaztelerazkoak, PL0-rekin izendatzen dira, gehienak aldiz, euskarazkoak, HLEA-rekin (Hezkuntzako langileen euskara agiria) izendatzen dira.
Lan Hitzarmen berrian zerrendetan sartzeko ezinbestekoa denez C1 hizkuntza eskakizuna egiaztatua izatea eta Berritzeguneen desagerpenak LPZ guztia aldatzea eskatzen duenez, aurrerantzean lanpostuak ikastetxeetara atxikituko dituztelako, sailak eta alde sozialak garbi daukagu lanpostu guztiak perfilatzea beharrezkoa dela.
Momentu honetan lanpostuak euskalduntzeko erronkari heltzeko, ezinbestekoa zaigu langileen datuak eskuratzea. Langile batzuk ez dute hizkuntza-eskakizunik egiaztatuta eta beste batzuk HLEAren bidez ari dira lanean. Beraz, gai honi heldu beharko diogu ahalik eta lasterren, horregatik sailari datuak helaraztea eskatu diogu eta horrela egingo dute. Bide honetatik, perfilik gabeko langileei euskalduntzean lagunduko dien ikastaroak eskaintzeko beharra adierazi diogu sailari.
LAN METAKETAK
Atzoko bileran esleipenetan eta abuztuko ordezkagunean eskaini ziren 12 hilabeteko ekoizpen kontratuei buruz ere hitz egin genuen.
Lanpostu hauek ez dira lekualdatze prozesuan eskainiko, eta irailaren 1etik aurrera bakante bihurtuko dira. Behin LPZan eta dagokion buletinean argitaratzen direnean, 2025eko irailaren 1a izango dute baliozkotze data.
Maiatzaren hasieran izango dugun bileran informazio gehiago izango dugu, eta sortu daitezkeen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara.
Bestalde, lanpostua betetzen duen ordezkogaiak bakantearekin jarraituko du, eta kontratuetan beharrezko aldaketak egingo dira. Egoera berezietan dauden langileek, aldi baterako ezintasun (baja) egoeran, gurasotasun lizentzian edo haurdunaldian daudenek, besteak beste, ez dute arazorik izango lanpostuan jarraitzeko.
ARGITARATU BERRI DEN LPZ
Apirilaren 9an, EHAA (boletinean) lanpostuen zerrendan gehitutako lanpostu berriak argitaratu ziren. Zerrenda horretan 2023an eta 2024an eskeinitako bakanteei dotazio zenbakia ematen zaie, hau da, 2023 eta 2024an sortzear zeuden lanpostuak dagoeneko dotazio eta zerbitzu zenbakia dute.
Bileran jakinarazi zigutenez, datorren astelehenetik aurrera (apirilak 20), lanpostu horiek betetzen dituzuen ordezkogaiei jakinarazpen bat iritsiko zaizue, lanpostuaren dotazio zenbakia zein den jakin dezazuen.
Halaber, gogorarazi nahi dugu lanpostu hauek ere lekualdatze-lehiaketan eskeiniko direla, gainerako lanpostu huts guztiak bezala.
UKO EGITEAK
Aurrez aipatu genizun bezala, berriro jakinarazi ziguten maiatzean irekiko dela uko egiteko aukera, baina momentuz ez ditugu behin betiko datak. Aurrerago jakinaraziko dizkizugu.
GREBA ETA ZERBITZU MINIMOAK
Atzoko bileran ere gogor salatu genuen martxoaren 17ko greba orokorrean gertatutakoa.
Hezkuntza Laguntzako Espezialisten zerbitzu minimoen harira, Sailak ikastetxe guztietara iritsi ez zen ohar bat bidali zuen, eta horrek ez zuen batere lagundu. Kontran, egoera are gehiago nahasi zuen. Argi utzi genien ez zaigula bidezkoa iruditzen gure greba eskubidea beste langileen borondatearen esku uztea.
Beste egoera batzuetan ez dute arazorik izaten ordezkapenak beste langile batzuekin betetzeko (PTekin gertatu den bezala), baina gure kasuan, ordea, gure eskubideak urratzeko prest agertzen dira, inolako lotsarik gabe.
Leave A Comment