AAZM
Sailak Adinagatiko Arreta Zuzenaren Murrizketarako bi proposamen ezberdin aurkeztu zizkigun eta bietako bat aukeratu behar genuen.
Proposamenak aztertuta, arazo batekin egin genuen topo: batek jasotzen zuena, besteak ez zuen jasotzen. Hau da, nahiz eta proposamen interesgarriak izan, biak geratzen zitzaizkigun anka motz.
Adibideak:
Proposamen batean, orain arteko herenaren murrizketa jasotzen da eta bestean ez.
Batean urteroko murrizketa metatu bat agertzen da, zeinaren bidez 60 urte edo gehiagoko langileek %100ean lan egin eta ikasturtea lehenago amaitzeko aukera izango luketeen. Beste proposamenean ez da jasotzen.
…
Hau horrela, bi aukeretako baten alde egitea ezinezkoa zitzaigun eta aukera hori langileen esku uztea proposatu genuen STEILASetik. Hau da, bi proposamenak dokumentu bakar batean uztartu eta langileei erabakitzeko aukera ematea. Beti ere, ezartzen diren baldintza eta mugak errespetatuz, noski.
Sailak eta mahaiak orokorrean, begi onez ikusi zuten gure proposamena eta badirenez zenbait gabezia edo hobetu/findu beharreko puntuak gure proposamen zehatzak bidaltzekotan geratu ginen.
ORDEZKOEN ARAUDIA
Ordezkoen araudiari dagokionez ere, proposamen bat jaso genuen eta, nahiz eta nahiko ados agertu ginen, aldaketa batzuk jasotzeko eskaera egin genuen STEILASetik; nahitaezko esleipenei uko egiteko aukera kopurua eta beste zerrendetara pasatzeko baldintzak, esaterako.
MAHAI PAREKIDEA
LEKUALDATZE LEHIAKETAREN AKORDIOA (LAL)
Atzo, lekualdatze lehiaketan langile finko guztien parte hartzea ahalbidetzen duen akordioa sinatu genuen. Lan Hitzarmenean espresuki zehaztuta ez zegoenez, beharrezkoa zen akordio hau sinatzea aurtengo lekualdatzea gauzatu aurretik, merezimendu lehiaketan finkatutako langile guztiek parte hartu ahal izateko.
Akordioa sinatzea beharrezkoa zela aprobetxatuz, STEILASetik eskatu genuen langile finkoek LALean parte hartu ahal izateko 2 urteko muga ezeztea – izan LALean lanpostu berria hartzen dutenetik, izan hautaketa prozesua gainditu eta finko izaera lortzen dutenetik -, eta horrela jaso zen. Horri esker, langile finko guztiek LAL guztietan parte hartu ahal izango dute.
Leave A Comment