LAL ETA ESLEIPENAK
Berri onak ditugu. Hezkuntza Sailak jakinarazi digunaren arabera, LALa amaitu arte ez da suprimiturik egongo. Hau da, langile guztiei lanpostu bat bermatu zaie. Beharren jaitsieragatik suprimituak izan behar ziren langileak beste lanpostu batean kokatu dituzte.
Nola?
Suprimitua nor izango zen erabakitzeko irizpideak aplikatu dituzte (EK/Bakantedunak – mugagabeak – finkoak; eskolako azken kontratuaren iraupena – antzinataduna kolektiboan) eta hutsik zeuden lanpostuetan kokatu dituzte orain arte zeuden eskola/herri inguruan. STEILASetik begi onez hartu dugu albiste hau. Izan ere, horrela egingo ez balitz, zuzenean IKHA/COCUra joan beharko lukete. Orain, lanpostu bat bermatzen zaie eta 12 hilabeteko EK zuten guztiak bakantedunak izatera pasatzen dira zuzenean.
Orain zer?
Astelehenean langile bakoitza non kokatzen den jasotzen duen zerrenda argitaratuko dute eta langileak bertan geratu edo ez erabaki beharko du.
Finkoak: lekuz mugitu nahi dutenek LALean parte hartuko dute. Suprimituak izan beharko luketen finkoek lehentasuna izango dutelarik.
12 hilabeteko EK / Bakantedunak / Mugagabeak: mugitu nahi dutenek, kontratuari uko egin eta IKHA/COCUan parte hartu beharko dute.
ERNE! LALean finko batek zure lanpostua hartzen badu, suprimitua izango zara eta IKHA/COCUan parte hartu beharko duzu.
AAZM
Hezkuntza Sailaren azken proposamena aurrekoa baina osatuagoa bada ere, oraindik badira hobetu beharreko puntuak. Hau horrela, gure eskaera eta ekerpenak mahaigaineratu ditugu berriro ere.
Modalitate guztietarako aukera zabaltzea.
65 urtetik gora ½ murriztu ahal izatea.
Aplikatzen denean, atzeraeraginkortasunarekin aplikatzea.
59 urterekin 2 orduak metatzeko aukera.
Hezkuntza Sailak begi onez ikusi ditugu gure eskaera/ekarpen batzuk eta beraz, hurrengo proposamenaren zain geratzen gara zer eta nola txertatuko den ikusteko.
ORDEZKOEN ARAUDIA
Hainbat bilera eta gero, ordezkoen araudia aldatzen duen akordio berria sinatu dugu gaur. Aldaketa hauek irailaren 1ean jarriko dira indarrean eta, jakin, datozen egunetan jasoko duzula akordio berria.
DATORREN IKASTURTERAKO BEHARRAK
Iaz Aniztasun eta inklusiorako zuzendariak baliabide hazkunde bat emango zela agindu bazigun ere, konkretuki OT eta Fisioterapeutetan, hazkunde hori ez da eman. Ondorioz, gaur, urtero bezala, beharren haunditze eza salatu behar izan dugu mahaian, beste behin ere.
Leave A Comment