Gaur, maiatzak 14, Parlamentu honetan, UPNk proposatutako Lege bat bozkatuko da, eta, onartuz gero, Nafarroako hezkuntza publikoaren aurkako erasorik handienetako bat izango da.
Nafarroako eskuinak eta ultraeskuinak egoera egokia aurkitu dute hezkuntza publikoaren aurka egiteko eta itunpeko sarearen alde egiteko, beste behin. Familia batzuen aukeratzeko botereak ezin du guztiona den hezkuntza-sistema urritu. Hezkuntza publikoak ikasle guztien % 67,8 hartzen dituen sareak, atzerriko jatorria duten ikasleen % 80,5 matrikulatzen dituenak, ikasle guztien % 23, eta eta hezkuntzan egindako inbertsioa hitzartutako % 5etik urrun dagoen erkidego batek, ez du inola ere behar sare publikoa segregatzen eta ahultzen lagunduko duen legerik.
2007tik 12 eskola itxi dira Nafarroa Garaian: Auritz, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkaroze, Izaba, Figarol, Ledea, Lezaun, Mañeru, Murieta, Zare eta Zirauki. Datorren ikasturtean bi gehituko zaizkie: Uxue eta Ziga. Eskola publikoak eta, bereziki, txikiak, behar bezala babesten ez badira, laster askoz gehiago hustuko dituzte.
Ez da nahikoa Gimeno kontseilariak esatea publikoko itxieren balantzea 0 dela. Datorren ikasturtean unitate bakar bat ere ez ixtea berma dadin eskatzen dugu. Ez da onargarria sare publikoak bere gain hartzea murrizketa guztiak, ezta zerbitzu publikoak izatea ekonomiak sufritzen duen bakoitzean murrizten direnak.
STEILASek parlamentari nafarrek sen onari eutsi eta sistema publikoari babesa eman diezaioten eskatzen diegu, eta ez soilik hitzez, baizik eta ekintzen bidez: hezkuntza publikoko ratioak jaisteko neurriak har ditzatela, langileak egonkortzeko neurri mamitsuak indarrean jarri eta itunpeko ikastetxeen publifikazio progresiboan urratsak egin ditzatela.
Gora hezkuntza publikoa!
Zazpi arrazoi gelak ez ixteko Publikoan STEILAS

Leave A Comment