NAFARROAKO IRAKASLE KONTRATATUAK. Txostena eskuan, antolatu eta batu borrokara!

Hemen duzue urtero argitaratu ohi dugun Nafarroa Garaiko irakasle zerrenden kudeaketa azaltzen duen 📘 txostena, dituzuen zalantzak argitzen lagunduko dizuelakoan.

Bestetik, sarritan kritikatu badugu ere, inoiz baino argiago dugu irakaskuntza publikoan bestelako kudeaketa bat behar dugula:
– Irakasle kontratatuen lan baldintzak eta bizi kalitatea hobeuko duena.

– Lan egonkorragoa izateko neurriak ezarriko dituena.

– Ingurumena zaindu, lan arriskuak gutxiagotu eta behar ez diren gastuak murriztuko dituena.

– Ikastetxeen funtzionamenduan eta Eskola Publikoaren kalitatean aurrerapausuak emango dituena.

– Langileon aukerak eta eskubideak bermatu eta kudeaketa punitibista atzean uztziko duena.

Aldarri hauekin lotuta, 📽️ bideoa eta 📊 infografia helarazten dizkizuegu. Eskari hauek lortuko baditugu, elkarrekin eraginez izanen da!