STEILASek azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrean parte hartzeko prest dagoela adierazi du
Etxebizitza eta lan duina lortzeko zailtasunak dira egungo gizartearen kezka iturri nagusi. Neurriz kanpoko prezioek, alokairu onartezinek eta espekulazioak gero eta pertsona eta familia gehiago kanporatu ditu beren herri eta auzoetatik.
Euskal Herrian ere pairatzen dugu egoera hori, eta ezinbestekotzat jotzen dugu gure errealitate sozial, politiko eta sindikal propiotik erantzutea. Ez dugu onartuko, ordea, mobilizazioa PSOEk etxebizitza arloan dituen politikak legitimatzeko tresna bihurtzea, are gutxiago PSOE konponbidearen parte gisa aurkeztea, bizi dugun larrialdi egoera honetara eraman gaituen alderdia baita.
Horregatik, STEILASek, bihar osteguna, deialdia eta mobilizazioan parte hartzeko modua jorratuko ditu bere organo erabakiorretan. Euskal Herritik eta gure erabaki esparruetatik etxebizitza duinaren aldeko borrokarekin eta greba orokorrarekin bat egiteko borondatearekin.
Etxebizitza ez da negozioa. Duintasunez bizitzea eskubidea da. Eta hori defendatzea, borroka soziala eta sindikala.
Leave A Comment