Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

OHMARRAK proiektua, egungo krisi sozial eta sanitarioaren baitako eszenatoki honetan, agente sozial zein herritarrek orokorrean ikerketa eta hausnarketa kolektiboa egiteko asmoarekin jaio zen.  Etorkizunera begira ideia, aldaketa, konponbide  eta eszenatoki berriak bilatuz.

Horretarako, orain inoiz baino gehiago, Iñaki Martiarena Mattin  ilustratzaile eta erreztaile bisual donostiarra eta Donostiako kontsumo arduratsu eta eraldatzaile batetarako SARETUZ sarea elkartu gara, elkarren arteko babesean oinarritutako hausnarketa bideratu eta teknika berrien bitartez irtenbideak bilatzeko asmoz.

Proiektuaren helburua, agente sozial zein publikoarekin orokorrean, egungo kontsumoaren inguruko hausnarketa kolaboratibo bat egitea da, sketchnoting teknikan oinarritutako hainbat formakuntza saioen bidez. Bertan ditugun erronkak identifikatu eta ideia zein irtenbideak proposatuko ditugu modu kolektiboan. Horretarako, pentsamendu bisualaren inguruko oinarrizko formakuntza eta nota bisualak hartzeko erramintak eskainiko dira.

Denon artean, pentsamendu bisualaren erramintak erabilita eta Mattinen laguntzarekin, gaur egungo kontsumoaren inguruko nota bisual kolaboratiboak sortuko ditugu.

Horretaz gain, proiektua gauzatzen ari den bitartean sortutako materialak sare sozialetan konpartituko dira.

Zure kontsumo ohituren inguruan hausnartu eta pentsamendu bisuala garatzeko teknika sortzaileak ikasi nahi badituzu aukera hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Azaroak 15 10:30h Uliako lore baratzak (gazteleraz)
  • Azaroak 17 17:00h Teila Fabrika (euskara)
  • Azaroak 20 17:00h  Impact Hub (Tabakalera eraikineko 3. solairua) (gazteleraz)

Tailerrek 2 orduko iraupena izango dute.

*COVID-19 krisia dela eta antolakuntzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu (maskararen erabilera, segurtasun distantzia eta eskuak garbitzea) eta horretaz gain beharrezkoa balitz online formatora egokituko litzateke. Horregatik, antolatu ahal izateko aurretiko konfirmazioa behar dugu doako izen emate bidez.

Izen ematea hemen.

Informazio gehiagorako idatzi: info@saretuz.eus -era edo www.instagram.com/mattin.sormena/