

al-TAV-oz EGUNA (Iruña)
19 otsaila
Urte askotako manipulazio eta gezurren ondoren, AHTaren mitoa gainbehera erortzen ari da krisi global orokor baten testuinguruan: ez du ekonomia hobetzen, ez du merkantziarik garraiatzen, ez du lurralde-kohesioa sustatzen, ez du errepideetatik ez autorik ez kamioirik ezabatzen, ez da jasangarria ingurumenaren aldetik, ez du lanposturik nabarmen ugaritzen, ez du garraio-arazorik hobetzen,… Gaur egun AHTa suntsiketa, xahutze, zorpetze, ustelkeria, klasismo, lan-esplotazio, ohiko trenaren eraiste eta elite ekonomikoentzako onuraren sinonimoa da.
Horretaz guztiaz eta askoz gehiago hitz egin nahi dugu datorren otsailaren 19an Iruñeko Plazara! Zentroan egingo den Al-TAV-oz egunean. Bertan AHTari buruzko hausnarketa eginen dugu. Jardunaldi honen helburua makroazpiegitura honen alderdiei buruzko eztabaidagune bat sortzea izango da, gure oposizioaren arrazoiak sendotzen lagunduko duelakoan. Ongi etorriak zarete jardunaldi honetara.